57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Behin betiko onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2007ko aurrekontuko aldaketak.

Erabaki hori 2008ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 17an.

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hamabortz egun balioduneko epea haren kontrako inolako erreklamaziorik edo/eta alegaziorik egin gabe iragan denez, aho batez erabaki da behin betikoz onestea.

-Kreditu berezia "Vallejos etxea zaharberritzeko maileguaren amortizazioa" kontzeptuagatik, 6. kapituluko -"Inbertsio errealak"- kontusaila, 8.445,64 eurokoa, finantzatuko dena diruzaintzako gerakinetatik 5.630,42 euro sarturik eta 46201 kontusaila -udalen ekarpena ELZri- 2.815,21 eurotan handiturik.

-Kreditu berezia "Pala kargatzailea" kontzeptuagatik, 6. kapituluko -"Inbertsio errealak"- kontusaila, 27.509,40 eurokoa, finantzatuko dena diruzaintzako gerakinetatik 27.509,40 euro sarturik.

-Kreditu berezia "Ontziak pilatzeko metalezko egitura" kontzeptuagatik, 6. kapituluko -"Inbertsio errealak"- kontusaila, 6.702,00 eurokoa, finantzatuko dena diruzaintzako gerakinetatik 6.702,00 euro sarturik.

-Kreditu berezia "Zabortegiko zehapenak" kontzeptuagatik, 4. kapituluko 442.22630 kontusaila, "Zabortegiko zehapenak" izenekoa eta 5.286,00 eurokoa, finantzatuko dena diruzaintzako gerakinetatik 5.286,00 euro sarturik.

-Kreditu gehikuntza "Edukiontziak" izeneko 442.62301 kontusailean, 14.633,93 eurokoa, finantzatuko dena "Edukiontziendako dirulaguntza" izeneko dirusarreren 75512 kontusaila 12.471,20 eurotan handiturik eta diruzaintzako gerakinetatik 2.162,73 euro sarturik.

-Kreditu gehikuntza "Lixibiatuen kudeaketa" izeneko 442.2270106 kontusailean, 28.033,00 eurokoa, finantzatuko dena diruzaintzako gerakinetatik 28.033,00 euro sarturik.

Zangozan, 2008ko apirilaren 17an.-Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0806002