57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERAGOIENGO KIROL MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2008ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erriberagoiengo Kirol Mankomunitatearen batzarrak, otsailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko ekitaldiko aurrekontuak eta haien betearazpen oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsiriko aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2008ko apirilaren 7an.-Mankomunitateko burua, Francisca Jiménez Quintana.

Iragarkiaren kodea: L0806020