57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAÑERU

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak 2008ko udal aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, apirilaren 17an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkaltea, Nuria Irisarri Arbela.

Iragarkiaren kodea: L0806160