57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LEOTZ

Enkantea, higiezinak saltzeko

Leozko Udalak, apirilaren 4an egin bilkuran, onetsi egin zuen enkante publikorako baldintza-agiria, ondotik heldu diren ondareko ondasunak gutun-azal itxiaren bidez saltzeko:

Eskola-etxea izeneko higiezina, 13. poligonoko 3. lurzatian dagoena, Amatriainen (Orbaibar), 51 metro koadrokoa eta erabat hondatua dagoena.

Maisuaren etxea izeneko higiezina, 20. poligonoko 9. lurzatian dagoena, Makirriainen (Orbaibar), 55 metro koadrokoa eta biltegia, bizitza eta ganbara dituena.

Hasierako prezioak:

Amatriaingo higiezina: 15.000 euro.

Makirriaingo higiezina: 65.000 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2, alegia:

Amatriaingo higiezina: 300 euro

Makirriaingo higiezina: 1.300 euro

Baldintza-agiria: interesdunen esku egonen da Leozko Udaleko Idazkaritzan, Iratxetan (Orbaibar) baitago.

Proposamenak aurkezteko epea: interesdunek gutun-azal itxian aurkeztu beharko dituzte euren eskaintzak, hilabeteko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Enkantearen tokia eta eguna: enkantea egiteko tokia eta eguna zuzenean jakinaraziko zaizkie interesdunei.

Iratxetan (Leotz), 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0806032