57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak, 2008ko martxoaren 12ko osoko bilkuran, 2008ko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Arantza, 2008ko apirilaren 17an.-Burua, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L0806059