57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2007ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen batzar orokorrak 2008ko apirilaren 3an egin bilkuran, erabaki hau hartu zen:

-Hasiera batean onestea Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko 2008ko plantilla organikoa.

Plantilla organikoa jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236. artikuluari dagokionez ezarritakoa betetzeko.

Irurtzunen, 2008ko apirilaren 11n.-Mankomunitateko burua, Jose Luis Viñas Estudillo.

Iragarkiaren kodea: L0805791