57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CASCANTE

2008ko plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2008ko apirilaren 16an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

Martxoaren 31ko 19/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen ordainsari osagarriak egokitu dira, eta bete egin da, horrela, Administrazioak eta sindikatuek izenpetu zuten akordioa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzkoa; horiek horrela, beharrezkoa da Cascanteko Udaleko plantilla organikoa aldatzea, bertako lanpostuen ordainsari osagarriak handitzearren, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236, 271 eta 272. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du:

Lehena: hasiera batez onestea plantilla organikoaren aldaketa, bertako lanpostuen ordainsari osagarriak handitzearren, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina, mailaren arabera honela handituko baitira:

A maila: %3,72.

B maila. %3,57.

C maila: %3,36.

D maila: %2,99.

E maila: %3,21.

Portzentaje horiek maila bakoitzeko hasierako soldataren gainean kalkulatuko dira eta lanpostu bakoitzak esleitua duen lanpostuko osagarria handituko dute.

Kontuan hartuta D mailako udal agenteek C mailan daudenen eginkizun berberak dituztela, D mailako udal agenteen lanpostuko osagarriak best %0,95 handituko da, ordainsarietan diferentziarik egon ez dadin C mailari atxikitako langileekin alderatuta.

Bigarrena: hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena: jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan ondoan".

Aditzera ematen da orok jakin dezan, 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluan eta 251/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Cascanten, 2008ko apirilaren 17an.-Alkatea, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0806079