57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ATETZ

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetzea

Atezko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 1/2008 espedientea eta hura 2008ko maiatzaren 31n Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Carmen Ciganda Ibarrolak, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren apirilaren 1eko 14/2008 ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.-Udal honetako zinegotzi Gurutze Santxo Gaskue eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.-Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Atetzen, 2008ko apirilaren 11n.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0805937