57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDANKOZE

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Bidankozeko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2008ko martxoaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Bidankozeko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Bidankozen, 2008ko apirilaren 17an.-Alkatea, María Idoya Hualde Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0806054