57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEOTZ

Aldaketa Eraikinak egin eta zaharberritzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2008ko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eraikinak egin eta zaharberritzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan, eta hartan arautzen diren diru-laguntzak etetea, aldaturiko testu berriak indarra hartzen duen arte.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0806031