57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEOTZ

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzaren eta Hileta zibilen ordenantzaren testu hasiera batean onetsietan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2008ko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen alderdi batzuetan aldaketa egitea Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren testuari eta Hileta zibilak egiteko baimena arautzen duen ordenantzaren testuari hastapenean eman zaien idazketan. Haien hasierako onespena 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 5ean.

Bakoitzaren espedienteak Udal Idazkaritzan daude, eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egoteko bertze epe bat ireki da, 30 egun naturalekoa, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek horiek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0806030