57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERBINTZANA

2008ko lan egutegia

Berbintzanako Udalak, 2008ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, onespena eman zien lan egutegiari eta egun baliogabeen deklarazioari.

1. artikulua. Jaiegunen zehaztapena.

1. Berbintzanako Udalaren zerbitzuko langileendako, 2008an, aste barreneko jaiegunak hauek izanen dira:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 1a: Aingeru Guardakoaren eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Martxoaren 20a: Ortzegun Saindua.

-Martxoaren 21a: Ortziral Saindua.

-Martxoaren 24a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Maiatzaren 15a: San Isidro Nekazariaren eguna.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Abuztuaren 16a, 17a eta 18a: Berbintzanako herriko bestak.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

2. artikulua. Urteko lanorduen banaketa.

Berbintzanako Udaleko funtzionarioendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 15 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:45etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:15 arte.

2. Artikulu honetan ezarritako urteko lan orduen banaketa doitzeko, aitzineko idatz-zatiak ezarritako lanaldia duten langileek murrizketa hauek izanen dituzte, beren zerbitzuak Iruñean egiten badituzte:

a) Abuztuaren 14a: Abuztuko Andre Mariaren bestak, ordu bat lanaldiaren bukaeran.

b) Abenduaren 24a: ordu bat lanaldiaren bukaeran.

3. Artikulu honetako aitzineko idatz-zatietan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ez ordu konpentsazioren bat dutenei (txandakako lana, gauekoa, etab.), ezta abuztuko bestetan ere.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den manerari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute.

4. Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, Berbintzanako Udalak artikulu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia ezartzen ahalko du; betiere errespetatu behar du lanaldiaren urteko kopurua.

5. Lan hitzarmen berariazkoa duten langileak, beren hitzarmenak zer erran, harexeri lotuko zaizkio.

Berbintzanan, 2008ko otsailaren 14an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0806013