57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAKIL

Aldaketa, Arakilgo Arau Subsidiarioetako G3 eraikuntza multzoetako 3. ordenantza partikularrean. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2008ko apirilaren 3ko osoko bilkura berezian, erabaki zuen, besteak beste, aldaketa hasiera batean onestea Arakilgo Arau Subsidiarioetako G3 eraikuntza multzoetako 3. ordenantza partikularrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Berariaz ezarritako epean inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, ordenantza fiskal partikularra behin betikoz onetsitzat joko da eta inguruabar hori argitara emanen da, ordenantzaren testu osoarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Arakilen, 2008ko apirilaren 15ean.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0805820