57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuarena. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Ikusirik otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuan izandako akatsa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, eta 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 20an) zuzenketa egin da.

2090. orrialdean, lehen zutabean, honela dio: "Fakturazioko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 65944). Lansari mota: III". Eta honela behar du: "Fakturazioko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 65944). Lansari mota: II".

Iruñean, 2008ko apirilaren 8an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0805538