57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2008ko apirilaren 16ko 12:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación Profesional de Asesores Jurídicos-Letrados de la Comunidad Foral de Navarra (APAJLCFN)". Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten aipatu funtzionarioak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Gabriel Navarro Azpiroz jauna eta Idoia Tajadura Tejada andrea.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2008ko apirilaren 18an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0806363