57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

450/2008 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "13,2 KV-ko linea, Zangozako araztegiko transformazio zentrorako deribazioa" proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 17ko 9/2008 Ebapenaren bidez, jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe horretan alegazio bat jaso da. Hona hemen laburpena eta emandako erantzuna:

1.-José Angel Osa Aldabaldetrecu jaunak aurkeztua, Tupierres, S.A. ordezkatuta:

Zangozako udal mugapeko 3. poligonoko 626. lurzatiaren zati baten jabe dela Tupierres, S.A. enpresa. Proiektatu den aireko lineak bere errepide bat gurutzatzen duela airean. Nabe industrial batera joateko balio du errepide horrek, eta nabean tamaina handiko ontziak fabrikatzeko aukera aztertzen ari dira. Horregatik, aipatutako linea oztopoa izan liteke. Errepidea lur azpitik gurutza dezala eskatzen du, trazaduraren gainerako zatian egiten duen bezala, 1 zenbakiko euskarria Pastoriza ubidearen ondora eramanda (bere jabetza den lurrean).

Erantzun gisa adierazten da alegazioa onartu dela. Linea elektrikoaren trazadura aldatu eta errepidea lur azpitik gurutzatuko da, 1 zenbakiko euskarria alegazio-egilearen lurretara lekualdatuta.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "13,2 KV-ko linea, Zangozako araztegiko transformazio zentrorako deribazioa" izeneko proiektua behin betikoz onestea, eta aurkeztutako alegazioaren gainean ebazpen honen azalpen zatian ezarritakoaren arabera erabakitzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Zangozako Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Zangozako Udalari eta alegazio-egileari jakinaraztea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0805363