57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

629/2008 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Psikiatriako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Psikiatriako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Psikiatriako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

AGÜERO GOÑI, JOSE ANTONIO

AGUIRRE PEREZ, JOSE ANDRES

AJONA BARANDALLA, AMAYA

AROSTEGUI URANGA, SILVIA

CALVO ABLANEDO, RAQUEL

CHIVITE LASHERAS, SARA

FARRE MEROÑO, CARMEN

FERRIN ERDOZAIN, M.ª TERESA

GAINZA TEJEDOR, IGNACIO

GARCIA NICOLAS, M.ª CARMEN

GARCIA DE JALON ARAMAYO, M.ª ELENA

GUTIERREZ ANTUÑANO, MARINA LOREA

IRAIZOZ ALONSO, IGNACIO

LOPEZ ILUNDAIN, JOSE MANUEL

MADOZ GURPIDE, CLARA

MARTINEZ MONEO, MATILDE

MARTINEZ DE MORENTIN BARAJUAN, JOSE

ORTUÑO SANCHEZ-PEDREÑO, FELIPE

OTAÑO TISCORNIA, MAGDALENA

PEREZ FERNANDEZ DE LANDA, ESTIBALIZ

ROJO FERNANDEZ, EDUARDO

RUIZ FELIU, MIGUEL ANGEL

RUIZ VEGUILLA, MIGUEL

SANZ ARROYO, JUAN IGNACIO

TORRECILLA PORTILLA, OLGA

ZANDIO ZORRILLA, MARIA

Baztertuak:

CAMPOS MANGAS, MARIA CARMEN (1)

QUINTANILLA LOPEZ, MIGUEL ANGEL (1)

-Igoera txanda

Onartuak:

EZCURRA JORDAN, IGNACIO TEODORO

Baztertuak: inor ez.

Oharra: izangai batek ere ez du euskara dakiela frogatu, ezta horretarako proba eskatu ere.

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 2.1 arauko baldintzak betetzen dituela ez frogatzea.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0805910