56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEDEA

Herrilur baten desafektazioa. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2008ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 100 metro karratuko herrilurraren desafektazioa, katastroko 3. poligonoko 411 A lurzatian, erabilpena Vodafone España, S.A.ri laga beharrez, telekomunikazioko zerbitzuen oinarrizko estazio bat paratzeko.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2.b) artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/90 Foru Dekretuaren 143 b) artikuluan xedatuari jarraituz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkezteko manera izan dezaten.

Ledean, 2008ko martxoaren 18an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0805732