56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2008ko apirilaren 9ko 75/08 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da José Joaquín Amezqueta Lizarragak Larrasoañako hirigunean, 21. poligonoko 60. lurzatiari dagokionez sustatu duen xehetasun azterlana, Esteribarko udalerri honetan.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2003 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0805699