56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Esteribarko arau subsidiarioetako aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

2008ko apirilaren 4an egin bilkuran, Udalbatzak ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Azterturik arau subsidiarioetako aldaketa egituratzailea, Sarasibarren, Santiago Latasa Zugastik tramitatua, Sarasibarko auzoa baita, Sarasibarko 22. poligonoko 293. lurzatiaren zati bat hiri lurzoruan sar dadila eskatzeko.

Kontuan harturik Udaleko teknikarien adostasun txostena, baita hirigintza batzordearen 2008ko martxoaren 12ko adostasun txostena ere.

Udalbatza honek aho batez, horixe baita legeak eskatutako gehiengoa, hau erabaki du:

a) Hasiera batean onestea arau subsidiarioetako aldaketa egituratzailea, Sarasibarren, Santiago Latasa Zugastik tramitatua, Sarasibarko 22. poligonoko 293. lurzatian.

b) Espediente horren kopia igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Hirigintza Planeamendurako Atalera, Sarasibarko Kontzejura eta Iruñerriko Mankomunitatera, txostena egin dezaten, bidezko iruditzen bazaie.

c) Jendaurrean edukitzea erregelamenduak agindu epean, hau da, hilabetean, aldez aurretik iragarkia paraturik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hedapen gehien duen egunkarian.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0805698