56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Francisco Javier Borda Garde alkateak 2008ko apirilaren 8an eman Alkatetzaren 73/08 ebazpenaren bidez, honako hau xedatu da:

a) Hasiera batean onestea Maldadia, SL.k Zubiriko hiriguneko UA5 a) unitatean sustatu duen birzatiketa proiektua, aktaren gaineko dokumentazioaren III. eranskinari eta planoen gaineko II. eranskinari jarraikiz.

b) Proiektu horren behin betiko onespenerako baldintza izanen da testu bategina aurkeztea (akta eta planoak) eta Udal honek urbanizazio lanen behin-behineko harrera egin izana.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan (76. artikuluari dagokionez) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0805691