56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROIBAR

Hirigintzako hitzarmenaren proiektua. Hasierako onespena

Ardaizko UE 2 exekuzio unitatearen (19. poligonoko 30. lurzatia) hirigintza aprobetxamenduaren %10 uztearen ordez diru-konpentsazioa emateko, Francisco Javier Goñi Sarasola jaunarekin sinatutako hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsi ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluak dioenaren arabera, jende orori jakinarazten zaio espedientea jendaurrean egonen dela iragarki hau argitaratu ondoko 20 egun balioduneko epean, interesdunek hura aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erron, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0805970