56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

144/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, toki entitateek 2008an hirugarren adinekoen zentroetan inbertsioak egiteko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko diru-laguntzen deialdiaren arauak onesten dituena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

1. 2008an hirugarren adinekoen zentroetan inbertsioak egiteko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko diru-laguntzen deialdiko arauak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. 2.541.945,73 euroko (bi milioi bostehun eta berrogeita bat mila bederatziehun eta berrogeita bost euro eta hirurogeita hamahiru zentimo) gastua baimentzea, aurrekontuan behar beste diru baldin bada betiere, honela banatuta:

900001 91400 7609 231400 (**) Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako (2008): 1.211.945,73 euro.

900001 91400 7609 231400 (**) Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako (2009): 606.000 euro.

900001 91400 7609 231400 (**) Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako (2010): 364.000 euro.

900001 91400 7609 231300 Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako transferentziak (2008): 200.000 euro.

900001 91400 7609 231300 Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako transferentziak (2009): 100.000 euro.

900001 91400 7609 231300 Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako transferentziak (2010): 60.000 euro.

Guztira (2008): 1.411.945,73 euro.

Guztira (2009): 706.000 euro.

Guztira (2010): 424.000 euro.

3. Foru agindu hau Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari eta dagokion Kontabilitate Zentroari jakinarazi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 16an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

I. ERANSKINA

Nafarroako toki entitateei 2008an hirugarren adinekoen zentroetan inbertsioak egiteko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko diru-laguntzak emateko deialdia. Arauak

1.-Xedea.

2008ko toki entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea da deialdi honen helburua. Laguntza hauek izanen dira:

-Inbertsioak hirugarren adinekoen zentroetan.

-Oztopo arkitektonikoak kentzeko inbertsioak.

2.-Deialdiaren xedea eta eremua.

2.1. Arestiko arauan aipatu diru-laguntzen xedea hau izanen da: Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, toki entitateen mendeko hirugarren adinekoen zentroei dagokienez, proiektuak prestatzea, lursailak, lokalak edo eraikinak egokitzea edo eskuratzea, moldatzea edo handitzea, aurreneurriei eta babesari dagokienez arautegiari egokitzea, eta horiek hornitzea. Soilik hirugarren adinekoen eguneko laguntza zentroetarako eskuratuko dira lursailak, lokalak edo eraikinak.

Era berean, eskaeren xede izaten ahalko dira toki entitateetan oztopo arkitektonikoak kentzeko azterlanak eta lanak egiteko inbertsioak, gizarte zerbitzuekin lotutako proiektuetan.

2.2. 2008. urtean gauzatu nahi diren inbertsioetarako eskuratzen ahal da diru-laguntza. Zenbait urtetan gauzatu eta 2008. urtean hasten diren inbertsioetarako ere eskuratzen ahal da diru-laguntza. Halaber, 2007ko azken lauhilekoan egin edo hasi diren inbertsioetarako eskuratzen ahal da diru-laguntza, betiere deialdiko arauak betetzen badituzte.

2.3. Nafarroako Mendekotasun Agentziarekin itundutako zentroetarako ere eskuratzen ahal da diru-laguntza, betiere legionelosiari, irisgarritasunari edo itunean ageri ez diren beste arlo batzuei buruzko araudira egokitzeko.

2.4. Inbertsio horien hasiera 2008ko urriaren 31 baino lehen frogatu beharko da, edo 2.6 arauan aurreikusitako kasuan aipatzen den data baino lehen, agiri hauek aurkeztuz:

a) Zenbait urtetako obrak diren kasuan, obren zuinketa-akta (hasiera), zuzendaritza fakultatiboak, jabeak eta enpresa adjudikazio-hartzaileak sinatua. Kasu berezietan lanen adjudikazioa aurkezten ahalko da, ondoko hauek adierazita: enpresa adjudikazio-hartzailea, IFZ, zenbatekoa eta epea.

b) Ekipamenduaren kasuan, gastuak egiaztatzeko fakturak. Zenbait urtetarako tramitatu diren ekipamendu handietarako proiektuen aparteko kasuetan, adjudikazioaren edo kontratuaren bidez frogatzen ahal da.

c) Proiektuen kasuan, proiektua bera aurkeztuko da.

d) Lurrak, lokalak edo eraikinak erosten direnean, salerosketaren eskritura.

e) Zenbait urtetarako izan gabe, zentroak moldatu edo handitzearen kasuan, obren azkeneko ziurtagiria eta ordainagiria, zuzendaritza fakultatiboak, jabeek eta adjudikazioa hartu duen enpresak izenpetua.

f) Oztopo arkitektonikoak kentzen direnean, obren azkeneko ziurtagiria eta faktura, zuzendaritza fakultatiboak, jabeek eta adjudikazioa hartu duen enpresak izenpetua.

g) Obrak Administrazioak egin baditu, azkeneko ziurtagiriaren ordez, obrak bukatu direla adierazten duen ziurtagiri bat aurkeztuko da. Harekin batera, sortu diren eta lehenago justifikatu ez diren gastuen fakturak aurkeztuko dira.

2.5. Betiere, epe horretan (2008ko urriaren 31) ez justifikatzea, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiak direla-eta, diru-laguntza emateko ebazpenari indarra kentzeko zioa da. Ekipamenduaren kasuan, berriz, justifikatu gabeko zatiari uko egin zaiola joko da.

2.6. Ekitaldian diru gerakinik baldin bada, arrazoia edozein izanik ere, Administrazioak diru-laguntza ematen ahal die onuradun izan gabe ere eskaeren balorazioan puntuazio handiena lortu dutenei. Laguntzak onesteko ebazpenean ezarriko da zein epetan frogatu beharko den inbertsioari ekin zaiola. Ez da inoiz ere 2008ko urriaren 31 baino geroago izanen.

2.7. Bederatzigarren eta hamargarren arauetan aipatzen den tramitazio eta balorazio prozeduraren barnean, Administrazioak aukera izanen du eskabide batean zenbait zati bereizteko, proiektuko gainerako zatietatik aparte baloratu ahal izateko. Halakoetan dagokion atalean sartuko da.

Ekitaldi horretako aurrekontuetan behar adina diru egotea izanen da diru-laguntzak emateko baldintza.

3.-Laguntza modalitateak.

3.1. Arestiko arauaren ondorioetarako, arlo hauetarako eskatzen ahal dira diru-laguntzak:

a) Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako.

b) Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako transferentziak.

4.-Aurrekontuetako diru-kopurua:

2008ko aurrekontuan deialdi honetarako dagoen kreditua hau da:

a) 900001 91400 7609 231400 (**) Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako, 1.211.945,73 euro.

b) 900001 91400 7609 231300 Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako transferentziak, 200.000 euro.

Zenbait urtetako diru-laguntza beharrezkoa denean, aurkeztutako proiektuaren izaerarengatik eta helburuengatik, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko legearekin bat finantzaketa onetsi ondoren lankidetza-hitzarmen bat izenpetzen ahalko dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak eta hartaz arduratzen den entitateak. Horretan ekitaldi ekonomiko bakoitzean diru-laguntza aplikatzeko zehaztasunak bilduko dira. Hitzarmenak, gehienez ere, aurrekontuen hiru ekitaldi iraunen du izenpetzen denetik hasita. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak zehaztuko du ekitaldi bakoitzean zenbat diru izanen den laguntzetarako.

Hauexek izanen dira zenbait urtetarako konpromisoaren zenbatekoak:

900001 91400 7609 231400 Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako (2008): 1.211.945,73 euro.

900001 91400 7609 231300 Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako transferentziak (2008): 200.000 euro.

900001 91400 7609 231400 Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako (2009): 606.000 euro.

900001 91400 7609 231300 Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako transferentziak (2009): 100.000 euro.

900001 91400 7609 231400 Toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako (2010): 364.000 euro.

900001 91400 7609 231300 Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako transferentziak (2010): 60.000 euro.

Zenbait urtetarako proiektuak oro har arau hauei jarraikiz finantzatuko dira:

-Hiru ekitalditan egiten diren proiektuen finantzaketa: lehen urtean %40, bigarren urtean %40 eta hirugarren urtean %20.

-Bi ekitalditan egiten direnen finantzaketa: lehen urtean %40 eta bigarrenean %60.

5.-Laguntzen zenbatekoak.

Oro har, inbertsio motaren arabera eta kontuan hartuz deialdi honen bigarren arauan ezarritako esparru eta helburuak, diru-laguntzaren zenbatekoak ondoko hauek izanen dira:

5.1. a) modalitatea.

-Erretiratuen elkarteak moldatu edo hornitzeko eta horiei buruzko proiektuak prestatzeko, gehienez ere inbertsioaren %80.

-Egoitzetako eta eguneko zentroetako eguneko laguntzarako gelak moldatu edo hornitzeko eta horiei buruzko proiektuak prestatzeko, gehienez ere inbertsioaren %80. Portzentajea aurkezturiko aurrekontuaren gainean aplikatuko da, ondoko baloreetatik gorakoa denean izan ezik, kasu horretan portzentajea honako balioen gainean aplikatuko baita:

- Plaza bakoitzeko kostua egoitzaren eraikuntzan/eskuraketan: 90.000 euro.

-Plaza bakoitzeko kostua urbanizazioan: 12.000 euro.

-Plaza bakoitzeko kostua ekipamenduan: 15.000 euro.

-Plaza bakoitzeko kostua guztira eraikuntzan/eskuraketan urbanizazioan: 100.000 euro.

-Plaza bakoitzeko kostua guztira eraikuntzan/eskuraketan urbanizazioan + ekipamenduan: 110.000 euro.

-Egoitzakoak ez diren kostuak: lehengo ataletan kalkulatu direnen %50.

-Konponketen kostuak: aurrekontuen arabera, baina konponketa handi baten kostuak ezin dira izan atal honetan ezarritakoak baino handiagoak.

-Hirugarren adineko zentroak arautegira egokitzeko eta sarbideak errazteko, gehienez inbertsioaren %80.

5.2. b) modalitatea: gehienez inbertsioaren %80.

5.3. Hala ere, bi laguntza modalitateetarako, diru-laguntzaren zenbatekoa portzentaje horiek baino txikiagoa izanen da, eskaeran hala adierazi denean.

6.-Onuradunak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, toki entitateak aurkezten ahalko dira, baldin eta eskaerak deialdiko betebeharrei jarraitzen bazaizkie.

6.2. Eskatzaileek Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenei buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Dekretuan ezarrita dauden baldintzak bete beharko dituzte, bai eta arlo horretan indarra duten gainerako arauak ere.

6.3. Gizarte zerbitzuetako eskumenak beren gain hartuak dituzten herrietan, 20.000 biztanletik gora badituzte, herrien esparruari begira egiten diren eskaerek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, ezin izanen dute gainditu deialdiren zenbateko osoaren %10.

7.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (González Tablas kalea, zk.g., 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren lekuetan, deialdi hau bon.ean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean. Eskabideak posta bulegoen bidez aurkezten badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, postako funtzionarioak, ziurtatu baino lehen, eguna eta zigilua jar ditzan.

8.-Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira, jatorrizko agirien edo behar bezala konpultsatutako fotokopien bidez:

a) Behar bezala bete eta sinatutako inprimakia, horretarako prestatutako ereduaren araberakoa (II. eranskina), zeinean inbertsiorako diru-laguntza eskatzen baita. (Nafarroako Atarian eskuragarri).

-Ezarritako epean eta moduan aurkezten ez bada, ezin izanen da konpondu eta besterik gabe geldituko da deialditik kanpo.

b) Memoria. Honako hauek justifikatuko ditu: egin nahi den inbertsioaren eraginak eta ondorioak, horren kostua, epeak eta finantzaketa. Gainera, 90.000 eurotik gorako inbertsioetarako, memoria horretan sartu beharko da aurreikusten den funtzionamendu-programaren deskribapena, zeinetan aipatuko baitira, gutxienez, zentroak zenbat jende har dezakeen, kudeaketa plana, antolatzeko erarik egokiena, eman gogo diren zerbitzuak eta haien kostua, bai eta, halaber, funtzionatzen hasteko aurreikusten den denbora ere.

-Ezarritako epean aurkezten ez bada, ezin izanen da konpondu eta puntuazioa 0 izanen da.

c) Toki entitateak emaniko ziurtagiria, biztanle kopurua adierazten duena.

d) Zentro berriak eraikitzeko, lokalak edo lurrak eskuratzeko, zentroak birgaitzeko edo handitzeko proiektuetarako inbertsioak direnean, horretaz gainera, dokumentazio hau beharko da:

-Eskualde horretan baliabide hori behar dela frogatzen duten txosten teknikoa.

-Eskualdeko azterlan demografikoa eta gerora begirako aurreikuspena.

-Gaur egun dauden gizarte, osasun, kultura, kirol eta aisialdi arloetako baliabideen deskripzioa.

-Eskualdean dauden laguntza sare, boluntario sare eta elkarteen deskripzioa.

-Hala denean, baliabidearen azken urteko jarduera-memoria, gaur egungo erabiltzaileak, itxaron zerrendak eta/edo baliabideak erabil litzaketenak.

Hori epean aurkezten ez bada, ezin izanen da konpondu eta puntuazioa 0 izanen da.

e) Egin nahi den inbertsioari buruzko txosten baloratua edo proiektu teknikoa, aurrekontua kapituluka zehazten duena.

-Eraikitze eta eraberritze lanak izanez gero, txosten horri dagozkion planoak gehituko zaizkio, dagozkien neurketak barne, eta teknikari eskudunak edo eraikuntza enpresak sinatuko du.

-Kasu guztietan, Oztopo Fisiko eta Zentzumenekoei buruzko 4/1988 Foru Legea eta hori garatu eta aplikatzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua bete beharko dira. Orobat, eraikin eta instalazioetan suteetatik babesteko arauak bete beharko dira.

-Ekipamenduz hornitzeko inbertsioen kasuan, eskabidearekin batera erantsi beharko da inbertsioaren aurrekontua, unitateetan zehazturik, teknikari edo enpresa eskudunak egin beharrekoa.

-Lokalak edo eraikinak eskuratzeko inbertsioen kasuan, erantsi beharko da jabearen agiria, salerosketaren prezioa jartzen duena.

f) Obra zein lur edo ondasun higiezinetan egin nahi den, haien egoera frogatzen duten agiriak. Eskatzaileak justifikatu beharko du haien jabe dela edo, bestela, erabilgarri daudela, gutxienez 30 urterako, salbu Nafarroako Gobernuak lagatako ondasun higiezina denean, erabiltzeko, eta, horretaz gain, bateragarria dela Hiri Antolamendurako Plan Orokorrarekin edo indarra duen hirigintzako arautegiarekin.

-Arestiko lerroaldean aipatzen diren lur edo eraikinak toki entitateren batenak badira, erabilgarri egon beharko dute 20 urterako gutxienez, diru-laguntza eskatzen den unean. Gaur egungo erabilgarritasuna deialdian eskatutakoa baino txikiagoa denean, behar bezala eginbidetutako konpromisoa igorri beharko dute (izena, NANa, ahala, sinadura, etab.), diru-laguntzaren xede den jarduerarako eta eskatu urteetarako erabiliko dutela adierazteko.

-Obren sustatzaileak erabiltzeko eskubidea baizik ez badu, beharrezkoa izanen da haien jabeak obrak egiteko baimena espresuki eman duela azaltzen duen agiria eranstea.

-120.200 eurotik beherako eta 20.000 eurotik gorako inbertsioen kasuan, aski izanen da frogatzea gutxienez 10 urtez erabiltzen ahalko dela eraikina.

-20.000 eurotik beherako inbertsioen kasuan, aski izanen da egiaztatzea gutxienez 5 urtez erabiliko dela ondasuna.

-Hori behar den epean aurkezten ez bada, ezin izanen da konpondu eta puntuazioa 0 izanen da.

g) Dokumentazio ekonomikoa, datu hauek xehe-xehe ematen dituena:

-Inbertsioaren finantzaketaren plana. Xehe-xeheki azalduko da aurreikusten den finantzaketa (funts berekiak, diru-laguntzak, kredituak...), kopuru zehatz eta guzti, eskaera egiten den ekitaldi bakoitzerako.

-Onetsitako azken ekitaldiko dirusarrera eta gastuen udal aurrekontua, kapituluka. 2006. urtea baino lehenagokoa bada, ezin izanen da baloratu.

Onetsitako azken ekitaldiko kontuak eta diruzaintza-gerakinak.

-Toki-entitateak duen zorra, halakorik baldin badu, zeinetan zehaztuko baitira finantza-pasiboak eta gaur egungo finantza-karga, barne sarturik g) letrako lehenbiziko puntuan aipatzen diren kredituak, baldin badaude.

-Zentroa erosi, eraiki edo handitu behar denean: bideragarritasun ekonomikoaren plana, zentroa ireki ondorengo hiru urteetako kudeaketarako.

-Epean eta dokumentazio jatorrizkoaren edo fotokopia konpultsatuaren bidez aurkezten ez bada, ezin izanen da konpondu eta puntuazioa 0 izanen da.

h) Eskaeraren alde egiteko, eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu, foru agindu honetan zehazten diren irizpide eta zehaztasunak kontuan hartuz.

9.-Instrukzioa.

Eskabideak jasotakoan, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak bi tramite hauek eginen ditu batera:

9.1. Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak administrazio agiriak aztertuko ditu: gutun-azala ireki eta aurkezturiko administrazio agiriak aztertu eta kalifikatu ondoren, agiriak behar den epean eta moduan aurkeztu dituzten eskatzaileen eskaerak onartu ala ez ebatziko da.

Zuzentzen ahal diren akatsak baldin badaude aurkeztu diren agirietan, 10 egun naturaleko epea emanen da zuzenketak egiteko. Eskatutako agiriak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (González Tablas kalea, zk.g., 31005 Iruña).

Konpondu ezin diren eta epean eman ez diren agiriak ez dira kontuan hartuko, 8. arauan ezarritakoarekin bat.

9.2. Nafarroako Mendekotasun Agentziako Kudeaketaren Giza Baliabideen Zuzendariordetzako teknikariei dagokie aurkeztutako proiektua edo planoak aztertzea, balora ditzan moldaketa lanak edo zentro berrien eraikuntza lanak egiteko eskaerak, indarrean den arautegia bete den eta zentroak nahiz instalazioak hornitzeko proiektuak. Teknikari horien iritziz zuzentzen ahal diren akatsak baldin badaude, 10 egun natural arteko epea ematen ahalko da zuzenketa egiteko.

Bederatzigarren arauko tramiteak bukaturik, mahai teknikoa osatzen duten kideek balorazio aldiari hasiera emanen diote, hamargarren arauarekin bat.

10.-Balorazioa.

10.1. Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak agiri osagarriak eskatu eta egiaztapenak egiten ahalko ditu.

10.3 arauarekin bat horretarako eratutako Balorazio Batzordeak emandako txostena aintzat hartuz erabakiko da laguntza modalitate bakoitzeko eskaeren gainean.

a) modalitatea: toki entitateentzako transferentziak hirugarren adinekoen arloko inbertsioetarako.

Bi alditan baloratuko dira:

1. aldia: hirugarren adineko zentroak arautegira moldatzeko eta sarbideak errazteko eskaerak baloratuko dira. 500.000 euro baliatuko dira horretarako, eta 50 puntu emanen dira gehienez:

a) Baliabide hori zenbateraino behar den eskualdean edo inguruan, gizartean zer eragin izanen duen eta ondorioak: gehienez 30 puntu.

b) Proiektuaren koherentzia: Gehienez 20 puntu.

-Barne koherentzia/bideragarritasun teknikoa: gehienez 10 puntu.

-Koherentzia/bideragarritasun ekonomikoa: gehienez 10 puntu.

Berdinketa izanez gero, a) atalean puntu gehien lortzen duen entitatearen alde emanen da ebazpena. Hala ere berdinketa hausten ez bada, b) atalean puntu gehien lortzen duenaren alde ebatziko da. Horrela ere hausten ez bada, bideragarritasun teknikoaren atalean puntu gehien lortzen duena izanen da lehena, eta hori nahikoa ez bada hausteko, bideragarritasun ekonomikoan puntu gehien eskuratzen duena.

Aldi hau gainditzeko, 25 puntuko edo gehiagoko puntuazioa erdietsi beharko dute.

Lehen aldia bukatutakoan saldorik geratzen bada, bigarren aldiko saldoei erantsiko zaizkie.

2. aldia: gainerako proiektuak gehienez 50 puntu baloratuko dira:

a) Baliabidea zenbateraino behar den herrian edo eskualdean, inbertsioak gizartean izanen duen ondorioa eta aurreikusi den erabilera maila, eragina, eta gizarte zerbitzuen arlo berean eguneko laguntzarako dauden edo deialdi honetan parte hartzen duten beste zentro batzuetarainoko distantzia. Halakoak ezarrita badaude, esparru orokorreko gizarte zerbitzuen plan estrategikoan finkatutako lehentasunak beteko dira, aurreikusita ez badago 0 puntu izanen baititu: gehienez 30 puntu.

b) Proiektuaren koherentzia: gehienez 20 puntu.

-Barne koherentzia/bideragarritasun teknikoa: gehienez 10 puntu.

-Koherentzia/bideragarritasun ekonomikoa: gehienez 10 puntu.

Aldi honetan, bereziki aintzat hartuko da autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunen bat duten pertsonei laguntzeko baliabide horrek duen garrantzia, baita etxean geratzeko aukera ematearekin duen lotura ere.

Atal honetan bermatzen da 100.000 euro baliatuko direla erretiratuen elkarteetako inbertsioetarako.

Hirugarren adinekoentzako zentro berriak egin edo zentroak handitzeko diru-laguntzei dagokienez, eta baztertzeko irizpide gisa, arlo bakoitzean eguneko zentro bakar bati emanen zaio diru-laguntza.

Aldi hau gainditzeko, 25 puntuko edo gehiagoko puntuazioa erdietsi beharko dute.

Berdinketa izanez gero, a) atalean puntu gehien lortzen duen entitatearen alde emanen da ebazpena. Hala ere berdinketa hausten ez bada, b) atalean puntu gehien lortzen duenaren alde ebatziko da. Hala ere berdinketa hausten ez bada, b) ataleko lehen azpiatalean puntu gehien lortzen duenaren alde ebatziko da. Hala ere berdinketa hausten ez bada, b) ataleko bigarren azpiatalean puntu gehien lortzen duenaren alde ebatziko da.

b) Oztopoak kentzeko azterlanetarako eta obretarako eta sarbideak errazteko transferentziak.

Gehienez 50 punturekin baloratuko da:

a) Baliabide jakin hori edukitzeko premia, herriarentzat edo inguruko eskualdearentzat. Inbertsioak gizartean izanen duen eragina eta zenbaterainoko erabilera aurreikusten den: gehienez 30 puntu.

b) Proiektuaren koherentzia: 20 puntu bitarte.

-Barne koherentzia/bideragarritasun teknikoa: 10 puntu bitarte.

-Koherentzia/bideragarritasun ekonomikoa: 10 puntu bitarte.

Aldi hau gainditzeko, 25 puntuko edo gehiagoko puntuazioa erdietsi beharko dute.

10.2. Oro har, jasotzen den diru-laguntzaren portzentajea inbertsioaren finantzaketaren planaren arabera eskatutako portzentajearen araberakoa izanen da (eginen den inbertsioaren %80 gehienez ere). Departamentuak inbertsio eskaera bat zenbait partetan zatitzea erabakitzen duenean edo eskaera azken postuan gelditzeagatik hondar saldoa besterik ez dagoenean diru-laguntzarako, entitate eskatzaileak eskabidea aldatzen ahalko du, gehienez ere hamar egun naturaleko epean, jakinarazten denetik hasita. Betiere, bermatu beharko da aldaturiko programak jatorrizko programaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Halaber, aldaketaren aurrekontua ez da izanen proposaturiko diru-laguntzaren zenbatekoaren eta aurreikusiriko kofinantzaketaren batura baino txikiagoa. Baldintza hori betetzen ez bada, eskaera ez da onartuko.

10.3. Balorazio Batzorde bat eratuko da, honako hauek osaturik:

-Nafarroako Mendekotasun Agentziako 2 teknikari.

-Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuko 2 teknikari.

Batzordeak lankidetza eta laguntza teknikoa eskatzen ahalko die Departamentuko gainerako unitate administratiboei.

10.4. Arestiko puntuan aipatzen den Batzordearen txostena lotzailea izanen da.

11.-Ebazpena.

11.1. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio aurkezten diren eskaeren gaineko ebazpena ematea. Horretarako, honako hauek ematen dizkioten ahalmenez baliatuko da: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikulua eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretua. Diru-laguntza ematea erabakitzen bada, honako hau adierazi beharko da: haren xedea, zenbatekoa, ordaintzeko modua, erdietsitako puntuazioa, obrak egiteko data eta emandako diru-laguntzaren frogagiriak aurkezteko data.

11.2. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta bost hilabeteko epean horretarako ebazpenik jakinarazten ez bada, ezetza eman zaiela ulertuko da.

11.3. Diru-laguntza emateko edo ez emateko, bai eta haren zenbatekoa zehazteko ere, beharrezkoa izanen da aurrekontuetan hartarako kontsignazioa izatea.

11.4. Eskaeren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta diru-laguntza jasoko duten eskatzaileak azalduko dira. Eskaera batzuk ezetsiz gero, horiek ere agertuko dira eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

Ebazpen horretan ondoko datu hauek azalduko dira: deialdia, programa, diru-laguntzak zein aurrekontu kredituri egozten zaizkion, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

12.-Diru-laguntzaren kudeaketa.

12.1. Diru-laguntzaren xede den proiektua hirugarren batzuk osorik edo partzialki kontratatuz edo administrazioaren bidez gauzatzen ahalko da.

12.2. Hirugarrenekin hitzarturiko jarduerak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, beharrezkoa izanen da hirugarren horrekin idatzizko kontratu sinatua izatea.

12.3. Hornitzaileen kontratazioan eraginkortasuna eta ekonomia bermatzearren, kontratuaren adjudikazioa aurkezten denean, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean agiriz frogatu beharko da kontratuei buruzko foru legean ezarritako prozedurak bete direla. Baldintza hori ez betetzeak laguntza baliogabetzea ekar dezake.

a) Betiere, kontratistek soilik onuradunen aurrean erantzun beharko dute, eta administrazioaren aurrean onuradunak izanen du diruz lagundutako helburua betetzearen erantzukizun osoa.

Onuradunek hirugarrenekin ituntzen duten jardueran errespetatu egin behar dira diru-laguntzari buruzko araudian ezarritako mugak, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.

b) Dena dela, diru-laguntzaren xedean izaten diren desbiderapenak onuradunaren kontura izanen dira, eta ez da zilegi izanen diru-laguntza igoerarik erreklamatzea.

13.-Diru-laguntzaren ordainketa.

13.1. Diru-laguntza ordaintzeko, entitate onuradunak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu 2008ko abenduaren 15a baino lehen:

a) Gastuen jatorrizko agiriak, zigilatzeko, eta egindako ordainketak; edo toki entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, gastuak, data eta zenbatekoak jasota.

b) Finantzaketaren (funts berekiak, maileguak edo beste diru-laguntza edo baliabide batzuk) frogagiriak. Horietan hauek azalduko dira: zenbatekoa, jatorria eta funts horiek diruz lagundutako xedean duten aplikazioa.

c) Jasotako diru-laguntza bere kontabilitate edo erregistro liburuetan erregistratu dela dioen zinpeko adierazpena. Gainera, halakorik balitz, mailegua hartu dela edo diru-laguntza eman zaiola frogatzen duten agiri ofizialak ere aurkeztuko dira.

Lehengo dokumentazioari berariazkoa erantsiko zaio, kasu hauetarako:

-Obrak egiteko inbertsioen kasuan:

a) Obren azkeneko ziurtagiria eta faktura, zuzendaritza fakultatiboak, jabeek eta adjudikazioa hartu duen enpresak izenpetua.

Obrak Administrazioak egin baditu, azkeneko ziurtagiriaren ordez, obrak bukatu direla adierazten duen ziurtagiri bat aurkeztuko da. Harekin batera, sortu diren eta lehenago justifikatu ez diren gastuen fakturak aurkeztuko dira.

b) Obren harrera-akta, jabeek, zuzendaritza fakultatiboak eta, hala bada, adjudikazioa hartu duen enpresak izenpetua.

Zenbait urtetarako edo baliabide berrietarako diru-laguntzen kasuan, harrera-akta egiteko, obraren sustatzaileak, aldez aurretik eta aski den aldearekin, harrera eguna jakinarazi beharko dio Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari.

c) Jarduteko baimenaren eskaera, maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuko 21. artikuluan xedatu bezala. Hala ere, zenbait urtetarako diru-laguntzen kasuan, emandako diru-laguntzaren azken urtean egiten ahalko da eskaera hori.

-Lokalak, eraikinak edo ekipamendua eskuratzeko eman diren laguntzen kasuan:

a) Eskriturak edo fakturen jatorrizko agiriak eta, hala behar denean, erregistroko inskripzioa.

b) Ondare Eskualdaketen gaineko Zergaren likidazioa. Bertan eskuraketaren zenbatekoan adostasuna dagoela agertu beharko du.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak eskubidea du beharrezkoa iruditzen zaion beste edozein agiri eskatzeko, deialdi honetako diru-laguntzaren osagarri den finantzaketa justifikatu ahal izateko.

Finantzaketatzat hartuko da:

-Ordaindu gabeko borondatezko lana egitea. Haren balioa zehazteko kontuan hartuko dira emandako denbora eta orduko eta eguneko ordaintzen diren lansari arruntak.

-Lurren edo lokalen emaitza. Horretarako tasatzaile edo erakunde ofizial batek ziurtatutako balio-agiria ekarri beharko da.

-Ekipoak, materialak, etab. dohainik ematea.

Dena dela, espezietan egindako ekarpen horien balorazioak ebaluagarria eta auditagarria izan behar du, eta agiri tekniko batean gauzatu behar da.

13.2. Diru-laguntzak inbertsio burutuen proportzioan ordaintzen ahal dira, haiek justifikatu ondoren.

13.3. Obretarako zenbait urtetako inbertsioetan, diru-laguntza osoaren %40 ordaintzen ahal da lanak hastean, eta lanen erdiak eginak daudenean, beste %40. Ordainketa jasotzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Lanak egiteko inbertsioen kasuan, hasierako %40 jasotzeko:

-Obren adjudikazioaren edo egiteko mandatuaren agiria, zeinean, gutxienez, datu hauek agertuko baitira: adjudikazio-eguna, enpresa adjudikazio-hartzailearen izena eta identifikazio datuak (IFZ, helbidea, telefonoa, posta kodea eta herria), eta adjudikazioaren zenbatekoa.

-Zuzendaritza fakultatiboaren eta segurtasun eta osasun koordinatzailearen identifikazioa eta teknikaria edo teknikariak identifikatzeko behar diren datuak (IFZ, helbidea, telefonoa, posta kodea eta herria).

-Zuinketa egiaztatu eta obra hasteko aktaren kopia.

b) Lanen erdiak eginak daudenean %40ko ordainketa jasotzeko:

-Jatorrizko ziurtagiria, neurketa zehatzak (esleitzeko baldintzetara egokituak) jasotzen dituena.

c) Ekipamenduetarako zenbait urtetako inbertsioetan, honako dokumentazio hau beharko da:

-Ekipamenduaren kontratua edo adjudikazioa.

13.4. Diru-laguntzen ordainketen aurrerakinak ematen ahalko dira, betiere diruaren premia justifikatzen baldin bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Diru-laguntzaren xedea bete ahal izateko, ordainketak egin eta haiek justifikatzeko diru zenbatekoa aurreratu behar denean, %100erainoko aurrerapena egiten ahalko da, ondoko baldintza hauek betetzen badira:

-Diru funtsak behar direla frogatzea, entitatearen finantza egoera erakutsiz.

-Gainerako agiriak justifikatzea.

13.5. Ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izanen dira administrazio beraren edo beste administrazio publiko batzuenekin, bestelako entitate publiko nahiz pribatuenekin, edo partikularren diru-laguntzekin, baina horretarako, entitate eskatzaileak nahitaez jakinarazi beharko dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari diru-laguntza jaso duela, jasotzen duen unean berean.

Diru-laguntza guztiak bat eginik inbertsioaren kostua gainditzen bada, bidezkoa izanen da emandako diru-laguntza murriztea edo itzularaztea, soberakinaren arabera.

14.-Betebeharrak.

14.1. Onuradunak honako hauek bete beharko ditu:

a) Diru-laguntza emateko oinarri den proiektua gauzatzea.

b) Hala egin dela eta diru-laguntza emateko edo erabiltzeko baldintza guztiak betetzen direla justifikatzea.

c) Organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen lan guztiak onartzea, eman edo jaso diren diru-laguntzen gainean.

d) Helburu bererako beste diru-laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea diru-laguntzak ematen dituen organoari.

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zergen gainekoak eguneratuak dituztela frogatzea.

f) Kontabilitate edo erregistro liburuetan laguntza jaso izana erregistratzea, indarra duten arauei jarraikiz horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.

g) 150.250 eurotik gorako aurrekontua duten obretan, obraren hasieran, obran berean, kartel bat paratu beharko da, adieraziko duena obra Nafarroako Gobernuak lagunduta egiten dela. Haren logotipoa ere sartuko da. Betebehar hori bete dela adierazten duen froga Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira igorri beharko da. Gainera, zenbatekoa bat edo beste izan, diru-laguntza jasotzen duten entitate guztiek argitara eman beharko dute diru-laguntza jaso dutela, eta horren froga Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira igorri beharko dute, laguntza hartu eta 2 hilabeteko epean.

h) Eskaera zentroa eraikitzeko, berritzeko edo handitzeko lanak egiteko denean, eta txosten baloratua aurkeztu baldin bada, behin betiko proiektua aurkeztu beharko da, paperean eta euskarri informatikoan, 60 eguneko epean, diru-laguntza eman dela jakinarazi den egunetik kontaturik. Epe horretan aurkeztu ezean, diru-laguntza deuseztatu eginen da.

14.2. Zenbait urtetarako diru-laguntzen kasuan, diru-laguntzaren xede den inbertsioak bukatua beharko du izan hiru urteko epean, diru-laguntza eman dela jakinarazi den egunetik kontaturik.

14.3. Urtebetean egiteko eman diren diru-laguntzen kasuan, diru-laguntzaren xede den inbertsioak bukatua beharko du izan urtebeteko epean, diru-laguntza eman dela jakinarazi den egunetik kontaturik.

Inbertsioak diruz lagundutako proiektuaren arabera eginen dira. Aldaketarik egin nahi bada, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko zaio horren berri, baimena eman dezan. Aldez aurretik Mendekotasun Agentziak horien gaineko txostena eginen du.

Azkenean obren kostua diruz lagundutako aurrekontua baino txikiagoa balitz, diru-laguntzaren zenbatekoa gertatutako merkatzearen arabera murriztuko litzateke.

Obren kostuan ez dira sartuko finantza gastuak, establezimendukoak edo kudeaketakoak.

14.4. Onuradunek Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak eskatzen dituen egiaztapenak onartu beharko dituzte eta eskatzen zaizkien agiriak aurkeztu.

14.5. Diru-laguntzaren kontzesioak berarekin ekarriko du zentroak funtzionatzen edukitzeko betebeharra, hasiera batean erabakitako xedearekin eta gutxienez 30 urtez, eta ondoren ere gizarte zerbitzuekin zerikusia duten jardueretarako erabiltzeko betebeharra ere izanen da.

Ekipamendurako diru-laguntzen kasuan, diru-laguntza emateko arrazoi den erabilera gutxienez 10 urtez mantenduko da. Erregistro publiko batean erregistratu beharreko ondasunak izanez gero, gorabehera hori eskrituran adieraziko da, baita harturiko diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Zehaztasun horiek egoki den erregistro publikoan inskribatuko dira.

Ezartzen den gutxieneko epea baino lehen eteten bada erabilera, amortizatu gabeko diru-laguntzaren partea itzuli beharko da.

15.-Ez-betetzeak.

15.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2007 Foru Legeko 35. artikuluan aipatzen diren kasuetako edozein gertatzen denean, jasotako diru kopuruak, oso-osorik edo haien zati bat, itzuli beharko dira eta diru-laguntza ordaindu zenetik sortutako berandutza korrituak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 18. artikuluan finkatutakoari jarraikiz.

15.2. Betiere, jarduteko baimena lortu ezik, diru guztia itzuli beharko da.

15.3. Onuradunak ia osorik betetzen baldin baditu ezarritako baldintzak, eta frogatzen baldin bada bere jarduera konpromisoak betetzera bideratu duela ezbairik gabe, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpidearen arabera finkatuko da, hau da, gastu justifikatuek aurrekontukoen aldean duten proportzioaren arabera.

15.4. Arestiko atalean aurreikusten dena ezertan galarazi gabe, arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena hartuko da aintzat.

16.-Errekurtsoak.

Deialdi honen arauen kontra eta deialdiaren aplikazio egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

Gizarte zerbitzuen arloan ari diren irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzetarako eskabidea

ZENTRO MOTA:

ESKATZAILEA: Toki entitatearen izena:

IFZ:

Helbidea:

P.K. Herria:

Telefonoa: Sakelako telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Legezko ordeakaria:

Kargua:

Harremanetarako pertsona:

JARDUKETA ARLOA:

f Hirugarren adina f Oztopoak kentzea

Inbertsioaren aurrekontu osoa

(BEZa barne): euroak Eskatutakoaren %

Urteko inbertsioa: Urteko inbertsioa euro.

Zenbait urtetako 2008ko inbertsioa euro.

inbertsioaren kasuan: 2009ko inbertsioa euro.

2010eko inbertsioa euro.

AURKEZTUTAKO AGIRIAK

Toki entitatearena f b) Justifikazio-memoria eta programa

f c) Biztanleei buruzko ziurtagiria:

f d) Azterketa demografikoa, baliabideak, laguntza sareak,

izaten ahal diren erabiltzaileak, jardueraren memoria

f g) Finantzaketa plana

f Dirusarrera eta gastuen udal aurrekontua.

f Onetsitako azken ekitaldiko kontuak eta diruzaintza-gera-

kinak.

f Dagoen zorra (finantza-pasiboak eta finantza-karga)

f Bideragarritasun plana

Inbertsioarenak f e) Memoria baloratua, planoak edo proiektua

f f) Lur eremuei buruzko agiriak

f h) Beste agiri batzuk

-Oharra: Inprimaki hau makinaz edo inprentako letrarekin bete behar da.

INBERTSIOAREN DATUAK ETA ERAGINA

PROIEKTU MOTA: Eraikitzeko inbertsioa f euro.

Ekipamendurako inbertsioa f euro.

Eraikinak edo lursailak erostea f euro.

Berritze edo egokitze lana f euro.

Proiektua f euro.

Urbanizazioa f euro.

Oztopo arkitektonikoak f euro.

Handitzea f euro.

Araudira egokitzea f euro.

GUZTIRA (BEZa barne) euro.

BALIABIDEAREN DEFINIZIOA:

f Erretiratuen elkartea f Eguneko zentroa

f Egoitza f Bestelakoak

Egoitzako plaza kopurua: laguntzadunak Psikogeriatrikoak, guztira:

Eguneko zentroko plaza kopurua: laguntzadunak Psikogeriatrikoak, guztira:

Herriko bizilagun kopurua:

Europar Batasuna Bai f Ez f

Nafarroako Gobernua Bai f Ez f

Toki entitateak Bai f Ez f

Beste admin. publiko batzuk Bai f Ez f

Beste entitate batzuen ekarp. Bai f Ez f

Funts berekiak Bai f Ez f

Guztira

Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko aitorpena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez adierazten dut ez dudala artikulu horretan onuradun izateko ezarri diren debekuetako bakarrik ere.

Diruz-lagundutako jardueren azpikontratazioa.

Diruz lagundutako jarduera osoa edo haren zati bat Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluari jarraikiz gauzatzeko konpromisoa onartzen dut.

.....................(e)n, 2008ko ................aren ........(e)an.

(Entitate eskatzailearen legezko arduradunaren sinaduraren

izenburua eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0805978