56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Birzatitzeko proiektua eta hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2008ko martxoaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen gai zerrendako 10. puntuan behin betikoz onestea borondatez birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena, hain zuzen ere Baztango Udal Planeko Almandozko UE-1 exekuzio unitateari dagokion nahitaez lagatu beharreko aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaindu ahal izateko. LZL Arquitectos, S.Lk prestatu du, 2008ko urtarrileko datarekin, horretarako abiarazitako espedientean baitago, eta LZL Arquitectos, S.L. eta Azcarate Iriarte senideak dira sustatzaileak.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0805608