56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak 2008ko apirilaren 3an egin bilkuran, erabaki hau hartu zen:

1. Hasiera batean onestea 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batean onestea Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2008ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean edukiko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Irurtzunen, 2008ko apirilaren 11n.-Mankomunitateko burua, Jose Luis Viñas Estudillo.

Iragarkiaren kodea: L0805792