56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL CUENDE

1. aldaketa 2008ko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2008ko apirilaren 7ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2008ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Kreditu gehikuntza:

1 121 16001 kontusaila, Langileen gizarte segurantza: 2.735,52 euro.

1 432 1310101 kontusaila, Aldi baterako lanetarako lan-kontratuak: 7.782,42 euro.

Finantzabidea:

1 870 kontusaila, Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.103,59 euro.

1 75515 kontusaila, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza: 8.414,35 euro.

Murillo El Cuenden, 2008ko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0805719