56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LESAKA

2008rako luzatutako aurrekontuaren aldaketa

2008. urterako luzatutako aurrekontuaren aldaketak, Udalak 2008ko otsailaren 15eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi eta 2008ko martxoaren 28ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuak, behin betikoz onetsita geratu dira hamabortz eguneko epea erreklamaziorik gabe iragan delako.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284, 285 eta horiekin bat datozen artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Lesakan, 2008ko apirilaren 16an.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0805862