56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GENEVILLA

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

"Nekazaritzako bideak konpontzea 2007ko martxoko eta apirileko ekaitz eta uholdeen ondotik" izeneko 1 531 60102 kontusailarendako 22.909,85 euro, "Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren dirulaguntza" izeneko 1 75503 dirusarreretako kontusailaren kontura finantzatuak.

Genevillan, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0805861