56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

121/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, "Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak" sinatu eta koordinatzen dituzten Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2005ean, 2006an eta 2007an sinaturiko itunetako zerbitzu eta jarduerak antolatzeko.

Abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuaren arabera, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea du xede, Nafarroako bizitza politikoko, ekonomikoko, kulturaleko eta sozialeko esparru guztietan. Horretarako, sexuen arteko berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak bultzatuko ditu, izatezko eta zuzenbidezko osotasuna eragozten duten oztopoak gainditzeko eta Nafarroako emakumeen eta gizonen gaineko bereizkeria mota guztiak deuseztatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen Aukera Berdintasunerako I. Planean (2006-2010 urteak), lehenengo zeharkako arloan, toki administrazioek berdintasunaren alde jorratu beharreko politikei buruzko atal bat dago. Horren helburu nagusia da "Nafarroako toki entitateen konpromisoa bultzatzea emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren arloan", izan ere, erakunde horiek dira gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunerantz aurrera egiteko baldintzak sortu eta indartzeko egokienak, berdintasunerako udal planak onetsi eta garatzeko egitura tekniko eta politikoak sortuz eta sendotuz. Halaber, "Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzea; erantzunkidetasuna" izeneko 7. arloan, 7.3.6 ekintza hau biltzen da: "Udalek, garrantzia duten gizarte eragileekin adosturik, bateratzearen aldeko neurriak har ditzaten lagundu eta sustatzea. "

Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuko programa operatiboaren esparruan, eta Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 14ko 63/2005 Ebazpenaren bidez, "Emakumeek eta gizonek bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak, norberaren herrian edo eskualdean" izeneko programa onetsi zen, 2005ean herrietan bateratzeko neurri batzuk sustatu eta koordinatzeko.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 2ko 72/2007 Ebazpenaren bidez, tokian tokiko itun bakoitza sinatu duten entitate guztiak "Bateratzeko tokian tokiko itunak eta/edo itun mankomunatuak" koordinatzen dituzten toki entitatetzat edo entitate sinatzailetzat jo zituen.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak oso interesgarri deritzo toki entitateekiko lankidetzari, herri bakoitzean hasitako prozesuak sendotzeko eta sinaturiko itun bakoitzean aipatzen diren neurriak hartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko emakume eta gizonen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak sinatu eta koordinatzen dituzten Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, foru agindu honen eranskineko arauekin bat.

2. 128.000 euroko gastua baimentzea, 2008ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak, berdintasun politikak sustatzeko" izeneko 930001 94000 4609 232200 kontu-sailaren kargura.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 2an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

ERANSKINA

Arauak

1. araua. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Koru Komunitateko "Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak" sinatu eta koordinatzen dituzten toki entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, emakume eta gizonen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzearen aldeko jarduerak eta/edo zerbitzuak herrietan sostengatu eta sustatzeko, 2008an.

2. araua. Entitate onuradunak.

Nafarroako Foru Komunitatean "Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak" sinatu eta koordinatzen dituzten toki entitateek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetako laguntzak.

3. araua. Epea eta esparrua.

1. Zainketaren etikatik abiatuta bateratzea bultzatzen duten eta 2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatzen diren proiektuei emanen zaie diru-laguntza.

2. Ituna sinatu zuten herriak dira jarduerak burutzeko esparrua. Salbuespen gisa, herrietatik kanpo egiten diren jarduerak aintzakotzat hartzen ahalko dira, herri mugakide batekiko trukaketa edo lankidetza izanez gero.

4. araua. Laguntza jaso dezaketen proiektuak.

1. Proiektu edo jarduera guztiek emakume eta gizonen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzen zuzenean edo zeharka lagundu behar dute herriaren esparruan, eta bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunean sartuta eta/edo entitate sinatzaileek onetsita egon behar dute.

2. Besteak beste, jarduera edo zerbitzu hauek sartzen ahalko dira:

a) Adineko pertsonentzako edo mendekoentzako zerbitzu puntualak, beste zerbitzu edo baliabide batzuen osagarri direnak.

b) Ludoteka eta adingabeak zaintzeko zerbitzuak, eskolaz kanpoko ordutegietan edo opor garaian.

c) Umeentzako kultur, jolas, josteta edo kirol jarduerak, eskolaz kanpoko ordutegian edo opor garaian, gurasoen lanak eta denborak bateratzen laguntzeko.

d) Ludoteka eta adingabeak eta adin nagusikoak zaintzeko jarduerak, helduendako kultur, jolas, josteta edo kirol jarduerak antolatzeagatik eskaintzen direnak.

3. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuen kopurua.

a) Herri bakar baterako itunak sinatu dituzten toki entitateek proiektu bakar baterako eskatzen ahalko dute diru-laguntza.

b) Itun mankomunatuak sinatu dituzten toki entitateek bi proiektutarako diru-laguntza eskatzen ahalko dute, baldin eta horien propoposamenak garatzen direneko herrien ezaugarri bereizietan oinarritzen badira.

4. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diru-laguntzak gastu hauek finantzatzeko erabiliko dira soilik:

a) Zainketa eta ludoteka zerbitzuak kudeatu eta haurrendako edo adineko pertsonendako kultur, jolas, josteta edo kirol jarduerak eman dituzten langileen sariak.

b) Jarduera egiteko material suntsigarriak.

c) Autobusak, lokalak, aulkiak, proiektoreak, pantailak edo bestelako material informatikoa edo proiektatzekoa noizean behin alokatzea.

d) Publizitatea (liburuxkak, afixak, prentsa, irratia).

5. Diru-laguntzetatik kanpo geratzen diren proiektuak eta jarduerak:

Proiektu edo gastu kontzeptu hauek deialditik kanpo utziko dira:

a) Ludoteka, gizarte-etxe, adinekoentzako zentro, egoitza eta bestelakoetako udal langileen nominak.

b) Nafarroako Gobernuko beste departamentuetako berariazko deialdien xede izan daitezkeen jarduerak.

c) Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko Nafarroako edo Estatuko beste deialdi edo programa batzuetan agertzen diren azpiegiturak, baliabideak edo laguntzak sortu edo mantentzea.

d) Edozein arlotako lege egoerari buruzko hitzaldiak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuan dohainik eskatzen ahal badira.

e) Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren edo beste departamentu, erakunde edo entitate publiko zein pribatu batzuen eskumenekotzat jotzen diren jarduketak.

5. araua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Diru-laguntzak aurrekontuetatik horretarako bideratutako diru kopurua agortu arte emanen dira, eta gehienez 9.000 euro emanen dira aurkeztutako proiektuko. Entitateei dagozkien diru kopuruak balorazioan lortutako puntuazioaren arabera banatuko dira.

2. Baremoan lortutako puntuazioa. Diruz lagunduko da:

-Proiektuetako gastuen %80, baldin eta balorazio irizpideen arabera 81etik 100era arteko puntuazioa lortzen badute proiektuek.

-Proiektuetako gastuen %70, baldin eta balorazio irizpideen arabera 61etik 80ra arteko puntuazioa lortzen badute proiektuek.

-Proiektuetako gastuen %60, baldin eta balorazio irizpideen arabera 41etik 60ra arteko puntuazioa lortzen badute proiektuek.

3. Aurkeztutako eskaerak ikusita, deialdirako aurrekontuko kreditua ez bada aski aipatutako irizpideen araberako zenbatekoak emateko, dagoen dirua diru-laguntzaren xede diren entitate onuradunen artean hainbanatuko da, lehen aipatutako lehentasun irizpideen arabera. Horretarako, hasiera batean aurreikusitako zenbatekoak hainbanaketa aplikatzeko behar den portzentajean murriztuko dira.

6. araua. Agiriak, eta eskaerak non eta noiz aurkeztu.

1. Diru-laguntza eskatzen duten toki entitateek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera. Diru-laguntza jasotzeko eskabideak espresuki diseinatutako 4. ereduaren arabera aurkeztuko dira. Eredu hori Nafarroako Berdintasunerako Institutuan dago eskuragai edo, bestela, Interneten, helbide honetan: www.cfnavarra.es.

Diru-laguntzaren aurrerakin bat eskatu nahi duten entitateek funtsak aurretiaz behar dituztela frogatuko dute, aipatutako ereduko dagokion atalean.

b) Sinatutako Ituna 2007. urtearen bukaeran iraungi bada, toki entitateko idazkaritzaren edo ordezkariaren ziurtagiria, non agertuko baita Udalak konpromisoa hartzen duela ituna luzatu eta bigarren itun bat prestatzeko prozesua bultzatu eta koordinatu nahi duten toki entitateei dei egiteko.

c) Toki entitateko idazkaritzaren edo ordezkariaren ziurtagiria, 2. arauko baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duena.

d) Toki entitateko idazkaritzaren edo ordezkariaren erantzukizuneko aitorpena, entitatea Diru-laguntzak jasotzeko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoera batean ez dagoela azaltzen duena.

2. Betebehar horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean edo datuak administrazio horren esku daudenean, ez da beharrezkoa izanen agiri horiek frogatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9. artikuluko 4. idatz-zatian xedatu bezala.

3. Diru-laguntza eskaerak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko erregistroan, zuzenean, edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako erredakzioan, ezarritako prozeduretako edozeinen bidez. Eskaerak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, egiaztatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezazkion eskaerari.

4. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada, toki entitateari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ezetsi eginen dela bere eskaera.

7. araua. Balorazioa.

1. Diru-laguntza emateko prozeduraren instrukzioa Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Ebaluazio eta Azterlan Atalari dagokio. Diru-laguntzak emateko prozedura lehia bidez tramitatuko da.

2. Eskaerak baloratzean, organo instruktoreak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko edo beste departamentu batzuetako teknikariei eska diezaieke parte hartzea, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake, ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

Ebaluazio eta Azterlan Atalak arlo juridikoko administrazio publikoaren teknikari baten laguntza izanen du. Teknikariak entitate eskatzaileek deialdian eskatutako agiriak aurkeztu dituztela egiaztatuko du batetik, eta bestetik unitate organiko eskudunak antolamendurako eta instrukziorako egindako prozedura eta balorazioa deialdiaren araberakoa den ala ez, dagokion txostena tarteko.

3. Eskaerak bosgarren arauan ezarritako baldintzei jarraikiz baloratuko dira, eta eskabidearekin bat aurkeztutako agiriak baizik ez dira kontuan hartuko.

4. Ebaluazio eta Azterlan Atalak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio ebazpen proposamena. Horri txosten bat gehituko zaio, non adieraziko baita entitate onuradunek diru-laguntzak jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

5. Balorazio irizpideak.

1.-Diruz laguntzen ahal diren proiektuak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A). Emakumeen eta gizoen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko ituna sinatu zuten entitateen konpromisoa (40 puntu bitarte), honako alderdi hauek baloratuz:

a) Entitate bakoitzak aurkeztutako aurrekontua.

b) Ituna garatzeko jarritako giza baliabideak.

c) Entitate bakoitzak jartzen dituen baliabide tekniko eta materialak.

B) Proiektuari berari buruzko irizpideak (60 puntu bitarte), honako alderdi hauek baloratuz:

a) Proposamenaren kalitate teknikoa: lan programaren justifikazioa eta bideragarritasuna.

b) Proiektua generoaren ikuspegitik begiratuta prestatzea.

c) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista, proiektua prestatu eta garatzean.

d) Ekintza positiboko neurriak aplikatzea.

e) Programatutako jardueren zabalkunde ekintzak, 11. arauko b) atalean ezarritakoa kontuan hartuz.

2.-Proiektuek gutxienez ere 40 puntu lortu beharko dituzte, diru-laguntza jaso ahal izateko.

8. araua. Ebazpena.

1. Diru-laguntzak emateari buruzko ebazpena eskaera aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere 2 hilabeteko epean emanen da. Ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari jarraikiz.

2. Esleipenaren gaineko ebazpenean hauek adieraziko dira: entitate eskatzaileen zerrenda, diruz laguntzen diren proiektuak eta proiektu bakoitzerako diru-laguntzaren zenbatekoa eta, kasua bada, zein eskaerari esan zaion ezetz.

3. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak www.cfnavarra.es webgunean jarriko du diru-laguntzen onuradunen zerrenda, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15.1 artikuluan ezarritako baldintzekin bat.

9. araua. Diru-laguntzen ordainketa eta justifikazioa.

1. Diru-laguntza ordainduko da diru-laguntzaren xede diren jarduerak bukatu eta frogagiriak aurkeztu ondoren.

Aurreko hori gorabehera, 4. ereduan diru-laguntzaren aurrerakina eskatzeko atala betetzen duten toki entitateen kasuan, diru-laguntza emateko ebazpenean erabakiko da emandako diru-laguntzaren %75 aurretik ordaintzea. Gainerako %25a diruz laguntzen den proiektua bukatutakoan ordainduko da, proiektua egin izanaren memoria, ondorioak eta frogagiriak aurkeztu eta gero.

2. Diru-laguntzaren xedeko jarduerak egin ondoren, entitate onuradunek ondoko dokumentazioa aurkeztu behar dute 2009ko urtarrilaren 12a baino lehen:

-Jardueren memoria, horretarako prestaturiko ereduaren araberakoa (4. eredua). Eredua Nafarroako Berdintasunerako Institutuan eta/edo Internet bidez jaso daiteke (www.cfnavarra.es).

-Diruz laguntzen den proiektuaren guztizko gastuaren justifikazioa, idazkariak, kontu-hartzaileak edo entitatearen fede publikoa duen pertsonak luzatutako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri horrek gastua diruz lagundutako jarduerarako erabili dela frogatu beharko du.

-Aholkularitza, laguntza edo bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresen gastuak, laguntza jasotzen ahal dutenak, 12.000 eurotik gorakoak badira, toki entitateak frogatu beharko du enpresa eraginkortasunaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz hautatu dela.

-Diruz lagundutako proiektuen finantziazioan entitateak berak parte hartu badu, edo beste diru-laguntza bat jaso badu, justifikazioarekin batera, diruz lagundutako proiektuan erabilitako funts horien zenbatekoa, jatorria eta xedea adierazi beharko da.

3. Gastuak diruz lagundutako zenbatekotik beherakoak badira, horri dagokion partea itzuliko da edo, bestela, bidezko den diru kopurua kenduko da diru-laguntzaren bigarren pagamendutik.

4. Egiaztapenerako epea bete eta entitate onuradunak ez baditu beharrezko agiriak aurkeztu, egiaztapen betebeharra bete gabe geldituko dela ulertuko da, eta 11. arauan ezarritakoa aplikatu ahal izanen zaio.

10. araua. Bateragarritasuna

Deialdian araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek beste administrazio, entitate eta erakunde publiko edo pribatu batzuen diru-laguntzak hartzen ahalko dituzte, edonolakoak eta helburu edo xede berekoak izanik ere, haiek proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100a gainditzen ez badute.

11. araua. Entitate onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzen duten toki entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Deialdiaren xedea bete, eta diruz lagundutako proiektua gauzatzea.

b) 2009ko urtarrilaren 12a baino lehen, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari erakustea betekizunak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea diruz lagundutako proiektua egin eta diru-laguntzaren xedea bete dela.

c) Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emandako diru-laguntzen gainean egiten dituen egiaztapen eta kontrol lanak onartzea.

d) Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko eskatu edo lortu dituen bestelako laguntzak, diru-laguntzak, dirusarrerak edo baliabideak.

e) Egiaztapenak eta kontrolak egiteko ahalmena egoki erabil dadin, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion arauetan agindutako moduan.

f) Jasotako diruaren erabilpenari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bitartean.

g) Idatzizko eta ahozko publizitatea eta zabalkundea egiten bada, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren parte-hartzearen berri emanen da, honela:

-Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala.

-Testuan: Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntza.

Halaber, Nafarroako Berdintasunerako Institutura betebehar horren froga dokumentala bidaliko da.

12. araua. Ordaindutakoa itzuli beharra.

1. Diruz lagundutako jarduera burutu ezik edo diru-laguntza emateko ezarririko baldintzak bete ezik, eta azaroaren 9ko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatuz gero, edo deialdian berariaz aipatzen diren eginbeharrak egin ezik, jasotako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo hein batean. Legeek ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza pagatu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutza interesak pagatzeko eskatzea.

2. Proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, justifikazioa deialdian ezarritako epean egiten ez bada, entitate onuradunak kobratu gabe utzi edo itzuli beharreko zenbatekoa irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Emandako diru-laguntza %15 murriztuko da edo diru kopuru hori itzuli beharko da, 8.2 atalean eskatutako dokumentazioa urtarrilaren 12aren ondotik aurkezten bada eta, betiere, 2009ko otsailaren 12a baino lehen egiten bada.

b) Emandako diru-laguntzaren %100 itzuliko da, 8.2 atalean eskatutako dokumentazioa igorri ez edo 2009ko otsailaren 12aren ondotik aurkezten bada.

13. araua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

14. araua. Errekurtsoak.

Deialdiaren eta arauen aurka, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Halaber, aldez aurretik, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epean.

15. araua. Araudi osagarria.

Arauetan aurreikusi gabeko guztian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoa den gainerako arauetan xedatutakoak aginduko du.

Iragarkiaren kodea: F0805305