56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

2008ko aurrekontuan kredituak aldatzeko 1. espedientea. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2008ko apirilaren 4an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duen aurrekontuan kredituak aldatzeko 1/2008 espedientea, klase honetan: kreditu bereziak, kreditu gehikuntzak eta gerakinak sartzea, kreditu transferentzien, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren eta dirusarrera berrien kargura.

Eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan 214.2 artikuluak igorririk xedatzen dena betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, 2008ko apirilaren 11n.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0805637