56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MENDIGORRIA

Laborantzarako herrilurren aprobetxamendua

Mendigorriko Udalak, 2008ko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen laborantzako herrilurretako ondoko lurzatiak errentan hartzeko dei egitea.

Esleitu beharreko lurzatien zerrenda:

-14. lurzatia, 1. sektorea.

-55. lurzatia, 2 II sektorea, Zabarate alderdia, lehorreko lurra.

-59. lurzatia, 2 II sektorea, Zabarate alderdia, lehorreko lurra.

-79. lurzatia, 2 II. sektorea, olibondoak.

-79. lurzatia, 2 II. sektorea, lehorreko lurra.

-94. lurzatia, 2 II sektorea, Las Navas alderdia, lehorreko lurra.

-95. lurzatia, 2 II. sektorea, lehorreko lurra.

-121. lurzatia, 2 II. sektorea, lehorreko lurra.

-128. lurzatia, 2 II sektorea, Espardinas alderdia, olibondoak.

-164. lurzatia, 2 II. sektorea, olibondoak.

-318. lurzatia, 2 II. sektorea, ureztalurra.

-412. lurzatia, 2 II. sektorea, ureztalurra.

-412. lurzatia, 2 II. sektorea, lehorreko lurra.

-451. lurzatia, 2 II sektorea, Viderra alderdia, lehorreko lurra.

Interesdunek hogei egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau ediktuen oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Mendigorriko laborantzako herrilurren aprobetxamendurako eskabideak aurkezteko.

Mendigorrian, 2008ko apirilaren 15ean.-Nekazaritzako eta Ingurumeneko zinegotzi delegatua, Armando Fernández Izu.

Iragarkiaren kodea: L0805953