56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

EZKABARTE

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Madergia, S.L. Jarduera: zurezko produktuak erakutsi eta saltzea. Tokia: Ezkabarte industrialdea, T kalea, 3. nabea (Orikain).

Ezkabarten, 2008ko apirilaren 14an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0805776