56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ZARRAKAZTELU

Jarduera sailkaturako lizentzia

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Francisco Javier Díaz Ruiz. Jarduera: gastronomia eta josteta elkarteak. Tokia: Mayor, El Fuerte.

Zarrakaztelun, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, Julio Eduardo Prieto Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L0805708