II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ARANGUREN
Jarduerarako lizentzia. Baimena
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko (2005eko apirilaren 1ean argitaratu baitzen, 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2008ko apirilaren 15a. Eskatzailea: Inversiones Tudela, S.L. Jarduera: altzarien biltegia. Tokia: M karrika, 36, Mutiloabeitiko industrialdean.
Mutiloabeitin, 2008ko apirilaren 15ean.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L0805986