56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Udal langileen ordainsari aldakorrak 2008. urterako, eta 2007ko eta 2008ko plantilla organikoetako aldaketa

Iruñeko Udalak, 2008ko apirilaren 3ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-abr-08 (3/CP)

"Nafarroako 2007rako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioei aplikatzekoa izanen zaiela Nafarroako Gobernuak lansari osagarrietan ezarriko duen igoera, 2006ko uztailaren 21ean administrazioak eta sindikatuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioaren 2. ataleko C) letran xedatutakoa aplikatuta.

Era berean, 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legearen 8.2. artikuluak ezartzen du Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen direla, betiere foru lege honetako 7. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

Iruñeko Udaleko lan-kontratudunen egungo hitzarmenak, 12.4 puntuan, ezartzen du ezen hitzarmen horretan sarturiko udal langileen ordainsariak urtero eguneratuko direla, Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko Legean funtzionarioendako finkatzen den portzentaje berean eguneratu ere.

Martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen ordainsari osagarriak egokitu dira, eta bete egin da, horrela, Administrazioak eta sindikatuek izenpetu zuten akordioa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzkoa, 2006. eta 2007. urteetarako.

Foru dekretu horren 2. artikuluak, berriz, honako hau arautu du: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetarako ezarri diren ordainsari osagarrien egokitzapena Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langile funtzionarioei aplikatzea. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetarako zenbait ordainsari osagarriren egokitzea ezarri da foru dekretu honen arestiko artikuluko 1.E) atalean. Egokitzapen hori Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langile funtzionarioei aplikatuko zaie, udaltzaingoen kideei salbu. Horiei aipatutako artikuluko 1.A) atala aplikatuko zaie.

Horrenbestez, erabaki da:

1. Iruñeko Udaleko 2007ko eta 2008ko plantilla organikoetako aldaketa onestea, ondoren zehazten den moduan:

Lanpostuen ordainsari osagarriak ondoko portzentaje hauetan egokitzea Iruñeko Udaleko funtzionario nahiz lan-kontratudunendako:

-Udaltzaingoko langileak

A maila: %5,22.

B maila: %4,77.

C maila: %3,96.

-Iruñeko Udaleko gainerako langileak

A maila: %3,72.

B maila. %3,57.

C maila: %3,36.

D maila: %2,99.

E maila: %3,21.

Portzentaje horiek maila bakoitzeko hasierako soldataren gainean kalkulatuko dira eta lanpostu bakoitzak esleitua duen lanpostuko osagarria handituko dute, Osoko Bilkurako idazkariaren eta udal diruzainaren lanpostuetan izan ezik, haietan zuzendaritzako osagarria handituko baitute.

2. Iruñeko Udaleko 2008ko plantilla organikoaren aldaketa onestea, 202901-2, 202901-3 eta 202901-4 lanpostuak Musika Hizkuntzako espezialitatekoak izanen direla erabakiz, haietako azkena euskarazko E3 jakintza mailarekin.

3. Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen ordainsari aldakorrak onestea, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina erabaki honen eranskinean adierazitako zenbatekoak jasoko baitituzte.

Iruñean, 2008ko apirilaren 3an.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0805499