56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

GOIZUETA

Goizuetako Udaleko plantilla organikoa 2008. urterako. Behin betiko onespena

Goizuetako Udaleko Udalbatzak, 2008ko otsailaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoa. Erabaki hori 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2008ko martxoaren 24an.

Jendeaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, plantilla organikoa eta langileen zerrenda behin betiko onetsita gelditzen dira. Laburpena ondorengoa da:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Lanpostua: Goizuetako eta Aranoko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Berariazko beharkizuna: euskaraz jakitea nahitaezkoa; EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (albintea). Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Lanaldiaren luzapena: %10. Arrisku berezia: %10. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa; EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: jardunean.

Lan kontratudunak

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa; EGA maila edo baliokidea. Egoera Administratiboa: jardunean.

LANGILEEN ZERRENDA IZENDUNA

Funtzionarioen zerrenda izenduna

Zerbitzu anitzetako langilea (albintea). Angel Salaberria Escudero.

Administrazio kontratudun lagileen zerrenda izenduna

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda izenduna

Administrari laguntzailea: Idoia Ochotorena Saralegui.

Aldi baterako lan kontratudunen zerrenda izenduna

Administrari laguntzailea: Miren Teresa Huitzi Salaberria.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Jose Ramon Zubiri Nolashoyas.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Jose Javier Indakoetxea Perurena.

Zerbitzu anitzetako langilea: Alberto Echeverria Salaverria.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Francisco Huici Perurena.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Manuel Perurena Altamira.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan 272.ari dagokionez xedatzen denaren arabera.

Goizuetan, 2008ko apirilaren 11n.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0805633