56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BARGOTA

Plantilla organikoa

Bargotako Udalaren Batzorde Kudeatzaileak, 2008ko martxoaren 6an egindako osoko bilkuran, 2008ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta egokitzat jotako alegazioak aurkez daitezen. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2008ko apirilaren 15ean.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0805976