56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AGOITZ

Deialdia, D mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Udal honek deialdia egin du, D mailako funtzionario izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, baldintza hauei jarraituz:

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdia iragarri da, Agoizko Udalaren zerbitzuko D mailako funtzionario izateko lanpostu bat igoera txanda murriztuan betetzeko, Udal bereko E mailako funtzionarioen artean.

1.2. Deialdiko lanpostuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuko D mailari dagozkion oinarrizko lansariak izanen dituzte.

1.3. Aplikatu beharreko araudian ezarrita dago lanaldiaren araubidea, baita opor, jaiegun, bidai sarien ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Hala ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek; betiere, zerbitzuaren beharren arabera.

1.4. Izendatuak honako eginkizun hauek bete beharko ditu: deialdiko kategoriari dagozkionak, hala nola ur sareko lanak, kontagailuak irakurtzea, lorezaintzako lanak, eraikinak eta karrikak garbitzea, mantentze lanak oro har, era guztietako udal zerbitzuak eta Agoizko Udalak haren esku uzten dituen gainerakoak.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Txanda murriztuko hautapen probetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Agoizko Udaleko E mailako funtzionarioa izatea.

b) Eskatutako titulazioa edukitzea, hau da, Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako lehen maila edo parekoa, eta E mailan bortz urtez aritu izana frogatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Hautapen probak gainditzea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

3.-Eskaerak.

3.1. Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Agoizko Udaleko Erregistro Orokorrean, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.2. Izangaiek, deialdiaren 6. atalean ezarritakoari jarraikiz, oposizio-lehiaketaren epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte eskabidean, jatorrizko agiriak edo, administrazio nahiz notario bidez, kopia egiaztatuak aurkeztuz.

3.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak ekarri beharko dira:

a) Izangaiak deialdiaren 2. arauan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen dutenak.

b) Izangaiak alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuko da.

4.2. Interesdunek behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epean erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

4.3. Erreklamazio epea iragan eta haiek ebatzita direla, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Alkatetzak, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dena. Orobat, oposizio-lehiaketako probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren adieraziko da.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Agoizko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Agoizko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: Joaquín Allo Eleta.

Ordezkoa: José María Urquiza Echavarren.

Mahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz.

Ordezkoa: Carlos Echarte Urtasun.

Mahaikidea: Francisco Jesús Machicot Aznar, langileen ordezkari.

Ordezkoa: Francisco Javier Mina López, langileen ordezkari.

Mahaikide idazkaria: Francisco Javier Beaumont Larequi.

Ordezkoa: María Eugenia Avelino Aranaz.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du lanean jardun gutxienez kideen gehiengoa biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu saio guztietarako edo batzuetarako. Adituak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6.-Lehiaketaldia.

6.1. Izangai onartuek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, honako baremo honen arabera:

a) Lanbideko curriculuma.

Bere eginkizunen arloko gaien gaineko prestakuntza ikastaroa egin izana frogatzen duen titulu-ziurtagiri bakoitza puntu bat, eta gehienez ere 10 puntu.

Eskatzen dena baino maila handiagoko titulu akademikoa izateagatik, 5 puntu gehienez.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten tituluak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko.

Orobat, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinberzeko baldintza den titulua.

b) Euskaraz jakiteagatik, 5 puntu gehienez. Ziurtagiri bidez frogatu beharko da.

6.2. Lehiaketan gehienez ere 20 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.

7.-Oposizioaldia.

7.1. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: praktikoa. Epaimahaiak erabakiko du zer proba egin; bete beharreko eginkizunei lotutako gaien ingurukoa izanen da eta, gehienez ere, bi ordu iraunen du. 40 puntukoa da ariketa honen gehieneko puntuazioa. Gutxienez, 20 puntu atera beharko dira, baztertuta geldituko baitira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.

Bigarren ariketa: teorikoa. Epaimahaikoek egindako 20 galderari erantzun beharko zaie idatzita; 1.4 arauan aipatu eginkizunei eta Nafarroako administrazio publikoei buruzkoak izanen dira. Gehienez ere bi ordu iraunen du. 40 puntukoa da ariketa honen gehieneko puntuazioa. Gutxienez, 20 puntu atera beharko dira, baztertuta geldituko baitira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.

7.2. Ariketa bakoitza burututakoan, epaimahaiak hamar eguneko epean ikusgai paratuko ditu, Agoizko Herriko Etxeko iragaki oholean, lortutako puntuazioak eta hurrengo ariketa egiteko eguna eta lekua.

7.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

8.-Gainditzen dutenen zerrenda.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai paratuko du, Agoizko Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, probak gainditzen dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzaren lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak batuko ditu. Orobat, izendapen proposamena paratuko da ikusgai.

9.-Agirien aurkezpena.

9.1. Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman edo banakako jakinarazpena egin ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Agoizko Udaleko Erregistro Orokorrean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia egiaztatua.

b) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

9.2. Proposaturiko izangaiak agiri horiek goian adierazi epean aurkezten ez baditu, behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan salbu, ezin izanen da karguaz jabetu eta jarduketa guztiak deuseztatuko dira, izangaiak hasierako eskabidean gezurra errateagatik izan lezakeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

9.3. Aitzineko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Udalak 8.1. arauan aipatzen den zerrendako hurrengo izangaiekin beteko du hutsunea.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautapen prozesua burutu ondoan, Agoizko Udalak izendapen proposamenean adierazitako izangaia izendatuko du osoko ilkuran.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean jabetuko da lanpostuaz izangaia. Epe horren barrenean eta ezinbertzekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Agoizko Udaleko D mailako funtzionario lanpostua eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aitzineko arauan erranari jarraikiko zaio.

11.-Deialdiaren kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta behin betiko egintza administratiboen aurka, Nafarroako Toki Entitateentzat aurreikusitako errekurtsoak jarri ahalko dira.

Agoitzen, 2008ko apirilaren 15ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Izena: ................................., adinez nagusia; NAN zenbakia: jaioteguna: ..............., sorlekua: .................., helbidea: ................................ telefonoa: ...............

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Agoizko Udaleko D mailako funtzionario lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdira onetsi izatea eskatzen dudala:

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Horrenbertzez,

Eskatzen dut: Agoizko Udaleko D mailako funtzionario lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea.

Iragarkiaren kodea: L0805855