56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa puntualak. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko apirilaren 18an egin billkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa puntualak, I-15 unitate morfologikoari eta Hirigintza Araudiko 44. artikuluari dagozkienak, Luis Arza Laurenz jaunak, María Angeles San Martín Erro andrea ordezkatuz, eta Zizur Nagusiko Udalak susatuak, hurrenez hurren.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2008ko apirilaren 18an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0806151