56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VALTIERRA

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2008ko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko hirigintzari buruzko araudiaren aldaketa xehakatua, 12., 15. eta 17. artikuluetako 4.1 atalari dagokiona, Javier Bobadilla Bacaicoak eskatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Valtierran, 2008ko apirilaren 16an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

UDAL PLANEKO HIRIGINTZARI BURUZKO ARAUDIAREN ALDAKETA XEHAKATUA

1.-Aplikazio eremua.

Proposaturiko aldaketaren aplikazio eremua 12., 15. eta 17. artikuluetako 4.1 atalari dagokiona da.

2.-Proposatzen den aldaketa.

12., 15. eta 17. artikuluetako 4.1 atalerako proposaturiko aldaketa honelaxe gelditzen da:

4.1. Gutxieneko lurzati onargarria.

Bada edo 150 m².

150 m²-tik beherako lurzatiak onartuko dira ondoko baldintzak betetzen direnean:

a) Lurzatiaren azalera 90 m²-tik beherakoa ez izatea.

b) 150 m²-ko azalerara iristea fisikoki ezinezkoa izatea.

c) Eraiki beharrekoak eraikinen arteko eremu libreak ixtea (ageriko mehelinak) eta hiri egitura osatzeko izatea.

d) Aplika daitekeen hirigintzari buruzko gainerako udal araudia betetzea.

e) Egin beharreko eraikinak bizigarritasun baldintza gutxienekoak arautzen dituen indarreko 5/2006 F.D. betetzea edo obra lizentzia eskatzeko unean indarrean diren arauak betetzea.

Iragarkiaren kodea: L0805954