56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URZAINKI

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Urzainkiko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa indarra duten zenbait ordenantza fiskali dagozkien tarifetan edo, hala behar denean, karga-tasen eranskinetan, 2008ko ekitaldian aplikatzeko.

Hasierako onespenaren iragarkia 2008ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 15ean, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen haien testua.

Urzainkin, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.

3. ORDENANTZA FISKALA

Ur horniduraren tasa arautzen duena

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2001eko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 24an. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

Kontagailuak paratu bitartean, b) eta c) epigrafeek aipatzen dituzten kontzeptuen tarifak balioespena eginez kalkulatuko dira beti eta ondoko eskalari jarraikiz:

-Harraska: 4,30 euro urtean.

-Bainugela: 7,50 euro urtean.

-Garbiketa gela: 4,85 euro urtean.

-Komunzuloa: 3,20 euro urtean.

-Txorrota beheitian: 7,50 euro urtean.

-Aska: 1,70 euro urtean.

Edozein motatako txorrota, ureztatzeko erabiltzen bada: 7,50 euro/urtea gehigarri (gehienez ere baimentzen den sekzioa: 20mm).

4. ORDENANTZA FISKALA

Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren zerbitzuaren tasa arautzen duena

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

a) Etxebizitzak: 2,80 euro urtean.

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak: 5,60 euro urtean.

10. ORDENANTZA FISKALA

Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean. Karga-tasen eranskina aldatu da.

KARGA-TASEN ERANSKINA

Ehiza barrutia: %2,40.

14. ORDENANTZA FISKALA

Udal hilerriaren erabilera eta hilobien kontzesio tasak arautzen dituena

2003ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, urriaren 10ean. Tarifen eranskina aldatu da.

II. ERANSKINA

Ehorzketa eskubide eta ehorzketa zerbitzuen gaineko tasen tarifak

0 epigrafea.-Tasa, Udalak Hilerriko zerbitzuak egiteko tasaren zergadunen erregistroan izena emateagatik.

a) Urzainkin erroldatuak: 16,00 euro lagun bakoitzeko (behin bakarrik).

b) Urzainkin erroldatu gabeak: 32,00 euro lagun bakoitzeko (behin bakarrik).

c) Erroldatu berriak (Urzainkiko Biztanleen Udal Erroldan sekula erroldaturik egon ez diren lagunak): 3,20 euro lagun bakoitzeko (behin bakarrik).

I. epigrafea.-Lurperatu (ehorzketa, hobitik ateratzea) eta hilerria kontserbatu, mantendu eta oro har zaintzeko zerbitzuaren tasa:

a) Urzainkin erroldatuak: 3,20 euro pertsona/urtea.

b) Urzainkin erroldatu gabeak: 6,40 euro pertsona/urtea.

II. epigrafea.-Subjektu pasiboa ez bada erregistro horretan izen emana, ordaindu beharreko tarifa hau da:

a) Urzainkin erroldatuak: 213,00 euro.

b) Urzainkin erroldatu gabeak: 266,00 euro.

III. epigrafea.-Errautsen ehorzketa. Subjektu pasiboa ez bada erregistro horretan izen-emana, ordaindu beharreko tarifa hau da:

a) Urzainkin erroldatuak: 16,00 euro.

b) Urzainkin erroldatu gabeak: 32,00 euro.

17. ORDENANTZA FISKALA

Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena

2005eko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, maiatzaren 30ean. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 700,00 euro.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 700,00 euro.

III. epigrafea.-Xehetasun azterlanak, birzatitze eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak, exekuzio unitateak aldatu edo berriz mugatzekoak, eta jarduketa sistemaren aldaketak tramitatzea: 645,00 euro.

IV. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

-1.000 metro koadro edo zatiki bakoitza: 43,00 euro.

-Azalera txikiagoak: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 43,00 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,107, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 13,00 euro.

IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,107, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 13,00 euro.

IV.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 13,00 euro.

V. epigrafea.-Hirigintza hitzarmenak, konpentsazio batzordearen estatutuen proiektuak eta urbanizazio jarduketaren programak tramitatzea: 240,00 euro.

18. ORDENANTZA FISKALA

Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena

2006ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, maiatzaren 26an. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduera sailkatuak.

I.1. Jarduera lizentzia eta haren lekualdatze, berrikuspen, handipen edo aldaketak: 215,00 euro.

I.2. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko proiektuetakoak: 751,00 euro.

I.3. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetako proiektuetakoak: 966,00 euro.

I.4. Jarduera eskualdaketak eta titulartasun aldaketak. Eskualdaketa bakoitzeko, aldatu gabe: 130,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 32,30 euro.

I.5. Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 42,70 euro.

Kontzeptu guztietan, salbu eta "Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak" delakoan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %20 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

II. epigrafea.-Jarduera kaltegabeak.

II.1. Jarduera lizentzia, irekitzeko lizentzia eta Nafarroako Foru Komunitatean abeltegiek ingurumen aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren 11. artikuluan -azaroaren 6ko 76/2006 Foru Dekretuaren arabera aldatuan- aipatzen den ziurtagiria: 155,00 euro.

II.2. Jarduera eskualdatzea: 54,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 22,00 euro.

Kontzeptu guztietan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

III. epigrafea.-Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

III.1. Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 537,00 euro.

IV. epigrafea-Ikuskapenak, balorazioak eta txostenak.

IV.1. Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak: Ikuskapen bakoitza: 54,00 euro.

IV.2. Tramitatzen diren espedienteetan, Udalak egin edo eskatu behar dituen txosten teknikoak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Txosten bakoitza: 322,00 euro.

IV.3. Eraikinen azterketei buruzko txostenak, hondamen egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta. Txosten bakoitza: 322,00 euro.

IV.4. Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenei eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei lotuak; bereziki, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainarazpenari dagozkionak. Txosten bakoitza: 322,00 euro.

IV.5. Udalaren txostenak, interesdunak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa. Txosten bakoitza: 172,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0805689