56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

Eremu publikoan ostalaritzako terrazak paratzea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2008ko martxoaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eremu publikoan ostalaritzako terrazak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Tafallan, 2008ko apirilaren 9an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0805825