56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko aldaketa Iturrama Berri eta Trinitarios eremuetan (ARZ-4). Behin betiko onespena

Iturrama Berri eta Trinitarios eremuetan (ARZ-4) Iruñeko Udal Planeko aldaketa behin betiko onesten duen Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren Foru Aginduaren berri izanik.

Iruñeko Udalak, 2008ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-ABR-08 (7/CU)

"Espedientean heldu den dokumentazioa ikusirik, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak martxoaren 13an eman 52/2008 Foru Aginduaren berri hartu zen, zeinaren bidez behin betiko onetsi baita Iruñeko Udal Planeko aldaketaren espedientea ARZ-4ren gainekoa izanik (Iturramako U.I.XVIII-ko ZN-1; Trinitariosko U.I.VII-ko GZ-A1 eta GZ-A2).

TESTU ARAU-EMAILEA

1. artikulua. Xedea.

Planeamenduaren aldaketa honen helburua da 2002ko Iruñeko Udal Planak zehaztu zituen ARZ-4 banaketa eremuaren esparruari hirigintzako determinazioak ematea egungo legearen esparruan.

Beraz, ARZ-4 banaketa eremuko lurra mugatu eta sailkatzen da, aipatu eremuan modu xehakatuan antolatuz garapen planeamendurik gabe exekuzio zuzenari ekitea bidezkotzat jotzeko.

2. artikulua. Esparrua.

Planoetan adierazten dena. 10. planoan (Iturrama berria eremuan) eta 22. planoan (Trinitarios eremuan) islatzen da, eta baita gainontzeko antolamendu planoetan ere.

3. artikulua. Udal Planeko aldaketaren dokumentazioa, arauen norainokoa eta interpretazioa.

Udal Planeko aldaketa osatzen duten dokumentu hauek norainoko hau eta eduki hau dute.

-Memoria. Antolamendu esparruaren egungo egoera deskribatzen du eta, bestalde, dokumentu osoak ezarritako hirigintza antolamendua hautatzeko erabilitako kontzeptuak aztertu eta garatzen ditu.

-Planoak: Hurrengo plano mota hauek bereizi ahal dira:

Informazio planoak: hirigintzaren egungo errealitatea agertzen dute.

Antolamendu planoak: ezarritako determinazio egituratzailea eta determinazio xehekatuak dauzkate eta horiek berak adierazten dituzte.

Proposamen planoak, araurik ematen ez dutenak: hirigintzako proposamenaren bideragarritasuna arrazoitzeko bidea ematen duen banaketa tipologiko eta funtzionalaren gaineko atariko azterlana dute.

Ez dira lotesleak.

-Hirigintzako araudia: halako jarduketa esparru batean hirigintza arloko jarduketa guzti-guztiak zein baldintzatara egokituko diren, arau bilakaturik. Delako jarduketak planeamendu arlokoak izan daitezke edo bestela planeamendu hori bera kudeatu edo betearaztekoak, eraikitzekoak edo jarduerak eta erabilerak ezartzekoak. Araudiak bi atal ditu:

Arau orokorrak: aldaketaren esparruko determinazio egituratzaile eta xehakatuak agertzen dituzte, eta gainera araudi grafiatuan eta araudi partikularrean erabilitako kontzeptuen definizioa.

Arau partikularrak: aldaketak garatzen duen eremu bakoitzari dagozkion determinazio eta arauak agertzen dituzte.

-Iturrama berria eremua.

-Trinitarios eremua.

-Azterlan ekonomiko-finantzarioa eta urratsez urratseko plana: dokumentu hau ez da loteslea.

Aurreikusitako jarduketen kostua ebaluatzen duen dokumentua da.

Kontraesanik izanez gero, eta dokumentazioa zuzen interpretatzeko, dokumentu lotesleak lehenetsiko dira ez lotesleen aldean (araurik ematen ez duten proposamen planoak eta azterlan ekonomiko-finantzarioa), eta lotesleen artean, berriz, arau-emaileak (arauak eta antolamendu planoak) gainerakoen aldean. Dokumentu lotesleak interpretatzeko, Udal Planean ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

4. artikulua. Determinazio egituratzaileak eta xehakatuak.

Udal Planeko aldaketaren eremurako hurrengo determinazio egituratzaileak ezarri dira:

a) Banaketa eremurako: ARZ-4 (esparruaren multzoa).

-Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzorua, finkatu gabearen kategoria (35/2002 F.L., 92. artikulua, 1. idatz-zatia, c egoera).

-Banaketa eremua: ARZ-4, planoetan mugatua. U.I.XVIII-1, U.I.VII/GZA-1 eta U.I.VII/GZA-2 esparruak hartzen ditu.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,8228 AU/m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza kolektiboak.

-Lagapenak: 35/2002 Foru Legeak eskatzen dituen gutxienekoak.

-Eremuen koefizienteak: eremu bakoitzerako koefiziente desberdinak ezarri dira.

-Iturrama berria eremua = 1,67634.

-Trinitarios eremua = 0,63258 .

Bi eremuen arteko harreman proportzionala hau da: Iturrama berria = 2,65 eta Trinitarios = 1; hauetatik abiatuta ezarri dira eremuen koefizienteak.

b) U.I.XVIII/ZN-1 esparrurako.

-Orotariko xedeak: plaza bat sortzea Gaztelugibelaren eta Antso Azkarraren etorbidearen arteko ibilbidean. Urdazubiko monasterioaren kalean lerrokadurak zehaztea.

-Nahitaezko lerrokadurak: nahitaezkoa Urdazubiko monasterioa kalean, gutxienez ere 30 metroko zabalera utziz kalerako.

-Erabilerak: bizitegi kolektiboa eta bulegoak eta bestelako erabilera osagarriak.

-Homogeneizazio koefizienteak:

-Sotoak (irabazteko asmoko erabilerak) = 1.

-Beheko solairua (merkataritzako lokala) = 1,3.

-1. solairua (bulegoak/etxebizitzak) = 1,1.

-Lur gaineko solairuak (bulegoak/etxebizitzak) = 1,0.

-Irabazizko aprobetxamendu osoa = 37.915 AU.

-Besteak: plazaren gutxieneko azalera 6.000 m² izanen da.

c) U.I.VII/GZA-1 esparrurako.

-Orotariko xedeak: Gipuzkoako etorbidearen trazadura berria, lotune egokia ekialde-mendebalde ardatzean.

-Erabilerak: Bideak. Sistema orokor atxikia.

-Baldintza orokorrak: tratamendu homogeneoa ibai parkearen gainerakoarekin. Ibai parkearen oinezkoendako ibilbideen jarraitutasuna bermatu behar da, hauekin sestra desberdinetan gurutzatuta.

d) U.I.VII/GZA-2 esparrurako.

-Orotariko xedeak: Arga ibai parkearen handitzea.

-Erabilerak: parkea. Sistema orokor atxikia.

-Baldintza orokorrak: tratamendu homogeneoa ibai parkearen gainerakoarekin, gaur egungo Gipuzkoako etorbidea oinezkoendako pasealeku bihurtzea.

Determinazio xehakatuak.

Udal Planaren aldaketaren esparrurako gainontzeko determinazioak antolamenduko xehakatukoak dira. Udal Planeko aldaketa berean deskribatu eta ezartzen dira.

Eremu bakoitzerako determinazioak arau partikularretan ezartzen dira.

5. artikulua. Udal ordenantzak.

Udal Planeko aldaketaren eremuan indarra duten udal ordenantzak aplikatuko dira, arau hauetan bertzela arautzen diren kontuetan izan ezik.

6. artikulua. Lerrokadurak.

13, 14 eta 15. planoetan adierazitakoak nahitaezkoak dira, espresuki besterik esan ezean, deusetan ukatu gabe bideetan beharrezkoak diren egokitzapenak urbanizazio proiektuagatik edo obrak egiteagatik.

7. artikulua. Sestrak.

12. (Iturrama berria) 23. eta 24. (Trinitarios) planoetan adierazitakoak nahitaezkoak dira, espresuki besterik esan ezean, deusetan ukatu gabe bideetan beharrezkoak diren egokitzapenak urbanizazio proiektuagatik edo obrak egiteagatik.

8. artikulua. Erabilerak.

Hurrengo hauek dira esparrurako ezarritako erabilerak:

-Oinarrizko unitatearen erabilera xehakatuak (Iturrama berria): bizitegi kolektiboa eta bulegoak.

-Lurzatiko erabilera xehekatua: 11. eta 22. planoetan ageri direnak, hau da, honako hauek:

-Iturrama berria: etxebizitza kolektiboak, merkataritzako lokalak eta bulegoak beheko solairuan, eremu librea eta bidea.

-Trinitarioak: bidea eta parkea.

9. artikulua. Urbanizazioa.

Udal Planeko aldaketa hau garatzeko prestatzen diren urbanizazio proiektuek haren determinazioak gauzatzea dute helburu. Determinazio horiek lotesleak izanen dira Udal Planeko aldaketa berean eta bereziki araudi partikularretan ezartzen diren neurrian. Hala ere, obran burutze materialak eskatzen dituen egokitzapenak egiten ahalko dira, baita determinazio lotesleei dagokienez ere. Urbanizazioan, aplikatzen ahal diren arau guztiak bete beharko dira, eraikuntzari buruzko arau teknologiko berariazkoak barne eta bereziki Iruñeko Udalaren ordenantzak.

Esparru mugakideekiko jarraipen formal eta materiala moldatu beharko du eta behar diren obra guztiak aurreikusiko ditu sareek zuzen funtzionatzeko eta direnekin lotzeko.

10. artikulua. Bideak.

Antolamendu planoetan zehaztuko dira bide guztien luze-zabalak, sestrak eta ezaugarriak. Urbanizazio proiektuek oztopo fisiko eta zentzumenezkoak kentzeari buruzko arauei jarraitu beharko diete, eta atal berariazko bat izanen dute betetzen direla frogatzeko, Udal Planeko aldaketa honekin bat.

11. artikulua. Ur hornidura.

Ur horniduraren sistemaren atolamendua, 18. eta 26. planoetan ageri dena, hodi nagusiak modu oinarrizkoan eta dimentsionatu gabe biltzen dituen eskema da.

Urbanizazio proiektuan haren ezaugarriak zehaztu beharko dira, aplikatzen ahal diren arauei jarraikiz, bereziki Iruñerriko Mankomunitatearen Araudiari jarraikiz.

12. artikulua. Ur hustuketa eta saneamendua.

Ur horniduraren sistemaren atolamendua, 18. eta 26. planoetan ageri dena, hodi nagusiak modu oinarrizkoan eta dimentsionatu gabe biltzen dituen eskema da.

Urbanizazio proiektuan haren ezaugarriak zehaztu beharko dira, aplikatzen ahal diren arauei jarraikiz, bereziki Iruñerriko Mankomunitatearen Araudiari jarraikiz. Udal Planeko aldaketaren eremu guztian sistema banatzailea izan beharko da; Iturrama berrian euri uren kolektorea inguruan den sare unitariora lotuko da.

13. artikulua. Argindarra, telefonia eta telekomunikazioak.

Sare hauen atolamendua, 19. eta 27. planoetan ageri dena, kondukzio nagusiak modu oinarrizkoan eta dimentsionatu gabe biltzen dituen eskema da.

Urbanizazio proiektuan haren ezaugarriak zehaztu beharko dira, aplikatzen ahal diren arauei jarraikiz. Kableak lurpetik joanen dira kasu guztietan eta toki guztietan. Orobat lurpean egonen dirat ransformazio zentroak, nodoak eta beharrezko diren bertze ekipo berezi batzuk, aplikatzen ahal diren arau sektorialek debekatzen dutenetan izan ezik.

14. artikulua. Argiak.

Sarea, 19. eta 27. planoetan ageri dena, kondukzio nagusiak modu oinarrizkoan eta dimentsionatu gabe biltzen dituen eskema da.

Urbanizazio proiektuan haren ezaugarriak zehaztu beharko dira, aplikatzen ahal diren arauei jarraikiz. Argindarraz hornitzeko sare orokorretik erabat bereizia izanen da sarea.

15. artikulua. Gasa.

Sarea, 18 eta 26. planoetan ageri dena, kondukzio nagusiak modu oinarrizkoan eta dimentsionatu gabe biltzen dituen eskema da.

Urbanizazio proiektuan haren ezaugarriak zehaztu beharko dira, aplikatzen ahal diren arauei jarraikiz.

16. artikulua. Lorezaintza.

Oraingo landareak eta arbolak errespetatuko dira, betiere egoera onean badaude, teknikoki posible bada eta behin betiko diseinuan egokitzen ahal badira.

Landare espezieak bereziki kontuan hartuko da hautatzeko eremu honetarako egokiak izatea eta mantentzen errazak izatea. Udalaren zerbitzu tekniko eskudunen irizpideei jarraituko zaie.

17. artikulua. Exekuzio unitatea.

ZN-4 eremua osorik.

18. artikulua. Egiteko sistema.

Lankidetza.

19. artikulua. Epeak.

-Udal Planeko aldaketa (ARZ-4) behin betiko onetsi eta 3 hilabete izanen dira birzatiketa proiektua eta urbanizatzeko proiektua aurkezteko.

-Urtebete, birzatiketa proiektua behin betikoz onesten denetik, eraikitzeko lizentzia eskatzeko.

Iturrama berria eremua. U.I.XVIII/ZN-1

1. U.I.XVIII/ZN-1 esparrurako determinazioak.

20. artikulua. Esparruaren identifikazioa eta deskripzioa.

-Izena: ZN-1

-Azalera: 18.557 m².

-Eremuaren deskripzioa eta mugaketa. Iturramako 20., 21. eta 22. poligono zaharrak, Urdazubiko monasterioa kalea, Antso Azkarraren etorbidea eta Pio XII.aren etorbidea dute muga.10. planoan grafiatzen da(Iturrama Berria)

21. artikulua. Determinazio egituratzaileak.

Udal Planak U.I. XVIII/ZN-1aren esparrurako ezarritako determinazio hauek egituratzaileak dira:

U.I.XVIII/ZN-1 xehakatuak dira:

-Orotariko xedeak: plaza bat sortzea Gaztelugibelaren eta Antso Azkarraren etorbidearen arteko ibilbidean. Urdazubiko monasterioaren kalean lerrokadurak zehaztea.

-Nahitaezko lerrokadurak: nahitaezkoa Urdazubiko monasterioa kalean, gutxienez ere 30 metroko zabalera utziz kalerako.

-Erabilerak: bizitegi kolektiboa eta bulegoetan; eta bestelako erabilera osagarriak.

-Homogeneizazio koefizientea:

-Sotoak (irabazteko asmoko erabilerak) = 1.

-Beheko solairua (merkataritzako lokala) = 1,3.

-1. solairua (bulegoak/etxebizitzak) = 1,1.

-Lur gaineko solairuak (bulegoak/etxebizitzak) = 1,0.

-Irabazizko aprobetxamendu osoa = 37.915 AU.

-Besteak: Plazaren guxtieneko azalera 6.000 m² izanen da.

22. artikulua. Determinazio xehakatuak.

Udal Planak U.I. XVIII/ZN-1aren esparrurako ezarritako determinazio hauek xehakatuak dira:

-Lerrokadurak: dagokien planoetan gehieneko eta derrigorrezko lerrokadurak ezarri eta grafiatu dira, proposatzen den eraikuntza mugatuko duen antolamendua lortzeko eta plaza eratzeko, inguruko bide eta eremuekin loturak indartuz, modu horretan hurbileko eraikinekin harremana egin eta elkarrizketa eragiteko.

-Eraikuntzaren altuera: altuera egokia xeheki aztertu da proposamen bolumetrikoa egungo eraikinekin harremana izan dezan eta tipologia proposatzen den altuerarekin kualifikatua izan dadin. Beraz, solairuan duen kokapenaren araberako gehieneko altuerak proposatzen dira. (B+ 8+atikoa eta B+7+atikoa; 10. planoan zehazten den gisan).

-Eraikinaren azalera solairuen arabera:

-Beheko solairua = 4.805,0 m².

-Beheko solairua = 3.801,1 m².

-Lur gaineko solairuak = 27.487,3 m².

Proposaturiko azalera orotara = 36.093,4 m².

-Oinarrizko unitatea: lurzati pribatu guztiak osatua.

2. Eraikinaren determinazio formalak.

23. artikulua. Sestra gaineko solairu kopurua, gehienez ere: B+8+atikoa eta B+7+atikoa; 10. planoan zehazten den gisan.

24. artikulua. Solairu bakoitzaren derrigorrezko altuera.

-Forjatuak

Goiko solairuetako forjatuak 16. eta 17. planoetan seinalatzen diren sestretara egokituko dira, forjatu bakoitzean goiko aldean neurturik. Solairu bakoitzaren garaiera 3 m izanen da (forjatutik forjatura). Betiere, lizentzia eskuratzen duen lehen eraikinaren sestrek behartuko dituzte alde honetako gainerako eraikinak.

25. artikulua. Lerrokadurak.

15. planoan goiko solairuetarako seinalatzen diren lerrokadurak nahitaezkoak izanen dira. Ez da zilegi atzeraemangunerik, ezta fatxadara zabaldutako patiorik. Zilegi dira terrazak lerrokaduren barnean, betiere karel edo barandaren lerroak ezarritako lerrokadurak atxikitzen baditu.

26. artikulua. Goiko solairuetako terrazak (Atikoak).

Solairu bateko lerrokadurak azpi-azpiko lerrokaduren aldera atzeraematetik ateratzen diren terrazak eta eraikinetako zabaltzak erabiltzen ahalko dituzte eraikinen erabiltzaileek.

Terraza hauetako alde ezberdinen arteko tarteak ondoko baldintzak beteko ditu. Obrazkoak izanen dira karelaren garaieraino (16. planoaren ariora) eta garaiera horretatik goiti beira zeharrargiz eginak.

Ez dira ez ixten ez estaltzen ahalko inola ere; zilegi da atikoen fatxadaren diseinura egokitutako olan tolesgarriak paratzea.

27. artikulua. Fatxadetako baoen osaketa.

-Goiko solairuak.

Fatxaden osaketa 16. eta 17. planoetan agertzen da eta derrigorrezkoa da. Material ezberdinetako zerrenda horizontaletan antolatua dago; zerrenda horiek 1,25 eta 1,75 metro zabal izanen dira, planoetan definituak, eta "zerrenda argi" eta "zerrenda ilun" gisa adieraziko dira, material ezberdinen ariora. Bao guztiak (leihoak, terrazak, etab.) zerrenda ilunen aldean ireki behar dira. Lehen lurzatian eraikitakoan, gainerako eraikinen fatxadak lehenbizikoarenari lotuko zaizkio, zerrendeetako sestrez den bezainbatean, eremu osoan jarraituak izan daitezen. Zerrenden zabaleraren aldaketa zutikako lerro batzuetan gertatzen da eta haiek 16. planoan finkatzen dira: lerro horien kokaera 30 zentimetro haratago eramaten ahalko da alde bakoitzean, baina orduan solairu guztietan mantendu beharko da.

28. artikulua. Fatxadetako materialak. Lur gaineko solairuak.

Osaketak agintzen dituen zerrendei dagozkie fatxadetako materialak.

."Zerrenda argietan" materiala izanen da hormigoizko aurrefabrikatu arkitektonikoa, kolore trabertino erromatar argian.

."Zerrenda ilunetan" material hauek erabiltzen ahalko dira:

-Baoak (leihoak, terrazak): aluminio lakatuko arotzeria kolore gris grafitoan, beira leiho eta barandetan, aluminio lakatuko panelak kolore gris grafitoan, leiho eta barandetan.

-Hormak: gris grafito koloreko aluminiozko panelaz estalirik."

29. artikulua. Estalkiak.

Estalkiak lauak izanen dira.

Antso Azkarreko eraikineko beheko solairuko lokaleko leihoek baldintza berariazko hauek bete beharko dituzte:

-1. solairuko etxebizitzen fatxadetatik 3 metrotik aitzina, 17. planoan adierazten den gehieneko sestraraino ailegatzen ahalko da, estaltzeko materialaraino neurtua eta hura ere barne.

-Garaiera honetatik goiti tximiniak baizik ez dira zilegi (haien gehieneko garaiera ez da behar bezala funtzionatzeko baino handiagoa izanen), baita aire egokituko instalazioak ere (3 m bitarte gehieneko garaietatik goiti). Elementu hauek guztiek 6 metro aldenduko dira gutienez lehen solairuko fatxadetatik eta 3 metro fatxadetatik eremu publikora.

30. artikulua. Eraikuntzak garaieratik goiti.

Eskaileretako edo igogailuko dorreak, eraikinaren instalazio berekietarako eraikuntzak eta edozein motatako telekomunikazioetarako instalazioak gutienez ere 3 metro aldenduko dira fatxadetatik, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean definitzen den ingurukari orokorretik goiti egiten badu.

Fabrikako karelak 16. planoan markaturiko garaierara iritsiko dira azken forjatuaren gainetik, eta aurrefabrikatukoak izanen dira, fatxadaren gainerakoan bezala.

31. artikulua. Lerrokadurak beheko solairuan.

Beheko solairuko lerrokadurak 14. planoan zehaztuko dira, hain zuzen ere, beheko solairuko lerrokadurenean. Proposamenaren erpinetan NUTak jartzen dira, zuzen ezartzeko.

Materialak: 450,85 sestratik beheiti fatxadaren tratamendua arrunt ezberdina izanen da goiko solairuetako fatxadenaren aldean. Elementu trinkoak San Vicenteko kareharri ilunez edo gisakoren batez izanen dira. Atarietako arotzeria altzairu herdoilgaitzez izanen da (lixatu industrialeko akabera).

Sarbidea: atariek plazatik izanen dute sarbidea. Salbuespenak egoten ahalko dira ataripeko pasabideetan. Fatxadak plazara jotzen duen lokaletan sarbide bat bertatik izanen da.

Lokaletako fatxaden tratamenduak ez du beheko solairuen lerrokaduratik harata eginen, eta ez ditu aldatzen ahalko beheko solairuko obrako elementuak eta eraikinetako atariak.

32. artikulua. Ataripea.

Ataripea egitea nahitaezkoa da, 16 eta 17. planoetan agertzen diren ezaugarriekin lerrokadurei, luze-zabalei, garaierari, materialei eta diseinuari dagokienez.

Ataripea fatxadari itsasitako elementua da, plazaren fronte guztian fatxadaren lerrokaduratik ateratzen dena; 4,5 metroko zabalera du eta 100 zentimetroko hegala kanpoko metalezko pilarearen ardatzarekiko. Haren luze-zabalak xehetasun arau-emaileen planoan zehazten dira (17. planoa).

Eraikinaren erabiltzaileek ezin izanen dute ataripearen plana lisoaren goiko aldea erabili, eta bakarrik garbiketa edo manentze lanetarako izanen da hartara sarbidea.

Materiala: hormigoizko lauza, gehienez ere 25 zentimetroko ertza duena, eta metalezko euskarri zilindrikoak, altzairuzkoak, 175 milimetroko diametroa eta 6 milimetroko lodiera dutenak, eta oxiron gris grafito kolorean pintatuak.

Ez da zilegi izanen sapai aizuna paratzea, lauzaren behealdean. Ataripeko argiak beheko solairuko fatxadan paratuko dira, eta eraikin bakoitzaren obra proiektuan sartu beharko da. Luminarien kokamendurako, ataripeko pilareen erritmoa hartuko du kontuan. Eraikitzen den lehen erakinean paratzen den luminaria zer motatakoa eta nolako diseinukoa, halakoxeak izanen dira gainerako eraikinetakoak ere.

Ataripeko lurzorua zolatzeko, erabilera publikoko inguruko eremuetako material berak erabiliko dira.

33. artikulua. Eraikinaren azpiko pasabidea (Urdazubiko monasterioa).

Pasabideko erabilera publikoko eremuan eraikinari dagozkion pilareak agertzen ahalko dira. Pilare horiek ataripeko pilarearekin batera lerrokatuko dira, Urdazubiko monasterioaren zeharkako norabidean. San Vicenteko hareharri ilunean edo gisakoren batean jantziko dira. Pilare horiek luze-zabal berak izanen dituzte.

Ekialdetik pasabidea mugatzen duen fatxadan, eraikina beheko solairuan eta lehenbizikoan ezarritako lerrokaduretara egokituko da, pilareak lerrokadura horien barrenean geldi daitezen eta beheko solairuari dagozkion materialeetan jantziak (harria).

Beheko solairuan atariak irekitzen ahalko dira pasabide aldera. Beheko solairuetan pasabidera jotzen duten fatxadek beheko solairurako orohar ezarritako baldintzak betetzeko dituzte, materialen eta diseinuaren aldetik.

Beheko solairuetan pasabidera jotzen duten fatxadetan ez da zilegi argiztatzeko baorik irekitzea. Fatxada horien kanpoko materiala harria izanen da.

Zilegi da sapai aizuna paratzea; aluminio lakatuko lamez eginen da, gris grafito kolorean.

Pasabideko lurzorua zolatzeko, erabilera publikoko inguruko eremuetako material berak erabiliko dira.

34. artikulua. Eraikinaren azpiko pasabidea Gaztelugibel aldera.

Beheko solairuetan pasabidera jotzen duten fatxadek beheko solairurako orohar ezarritako baldintzak betetzeko dituzte, materialen eta diseinuaren aldetik. Oinplanoko eremu triangelatua, eraikinaren izkinak eratzen duena, beheko solairuan erabilitako material berean jantziko da.

Zilegi da sapai aizuna paratzea; aluminio lakatuko lamez eginen da, gris grafito kolorean.

Pasabideko lurzorua zolatzeko, erabilera publikoko inguruko eremuetako material berak erabiliko dira.

35. artikulua. Sestra lerroaren azpiko solairuak (sotoa).

Sotoan behar diren aparkalekuak egin beharko dira, horren gaineko arauak betetzeko adina. Iturrama berrian, sotoak mankomunatuak izanen dira, eraikin osorako. Birzatiketa proiektuan ezarriko dira horretarako behar diren zortasunak lurzati ezberdinen artean.

Sotoko sarbideak, bai ibilgailuendako bai oinezkoendako, eraikinaren beheko solairuko lerrokaduren barnean eginen dira betiere. Ibilgailuendako sarbideak Urdazubiko monasterioa karrikatik eta Antso Azkarraren etorbidetik eginen dira.

Sotoko halako eremu batzuk erabilera publikoaren zortasuna duen lurzoruaren azpian daudenean, gutienez ere 60 zentimetroko aldea utzi beharko da sotoko lehen solairuko sapaia babesteko goiko geruzaren eta urbanizazioaren sestraren artean. Eskakizun hau ez da aplikatuko ataripeetan ezta eraikinaren azpiko pasabideetan.

36. artikulua. Lurzatien gaineko baldintzak.

Birzatiketa proiekturako baldintza hauek ezarri dira (ikus 21. planoa).

.Gutxieneko lurzati banezinak planoetan agertzen direnak dira. Lurzati hauen zeharkako mugek bat eginen dute betiere ataripearen egiturak agintzen duen modulazioarekin.

.K lurzatia banatzen ahal da: lurzati honen azalera eraikigarriko 2.558 m² izanen dira bulego erabilerarako. m² hauek etxebizitzetan bihurtzeak 35/2002 Foru Legearen 52. artikuluan adierazitakoarekiko etxebizitzetarako ahalmena haunditzea ekarriko luke; hau dela eta eraldatutako azaleraren erdia gutxienez, babes publikoko nolabaiteko araubidea duten etxebizitzak eraikitzeko erabili beharko da.

.l. eremuan lurzati bat edo batzuk era daitezke, baita lurzati mugakideren batean osorik sartu edo zenbait zatitan banatu eta horiek lurzati mugakideetan sartu ere.

37. artikulua. K lurzatia.

Lurzati hori, 36. artikuluan esaten den gisan, banatzen ahal da.

Hurrengo hau dira azaleren sailkapenak:

-Beheko solairua: 843,8 m².

-Lehenengo solairua: 725,1 m².

-Goiko solairuak: 5.658 m².

Lurzatiaren erabilera nagusia: bulegoak.

Beheko solairuaren erabilera: merkataritzako lokala.

Goiko solairuen erabilera: bulegoak. Erabilera onartua: etxebizitzak, 2.558 m²-ko gutxieneko azalera izan ezik, derrigorrez bulegoetarako erabiliko direnak.

Solairu berean bi erabilera garatzen badira -etxebizitzak eta bulegoak- hauetako bakoitzetarako komunikazio gune bereiziak izanen direla bermatu beharko da.

3. Eremu publikoaren determinazioak.

Iturrama Berrian, urbanizazio proiektuaren esparruak 10. planoan Udal PLanak ezartzen duen bezala eremu libre gisa agertzen dena hartzen du.

Beraz, Udal Planoko aldaketaren kanpoko esparrua ere hartzen du, Roncesvalles eraikineko sotoei dagokiena (Pio XII.aren etorbideko 13.a eta Antso Azkarraren etorbideko 24.a). Konponbide tekniko bat aurreikusi behar da soto horretako aireztapenetarako, haren diseinua zuzen integratuz plazaren espazioan.

12. planoan agertzen diren sestra orokorrak lotesleak izanen dira, salbu eta doiketa teknikoak behar izanez gero. Planoetan agertzen diren gainerako sestrak ez dira arau-emaileak. Urbanizazio proiektuak zoladurako sestrak ezarriko ditu ataripean eta eraikinaren azpiko pasabideetan, eta ahaleginak eginen dira haien eta inguruko eremuen artean ahalik eta jarraikortasunik handiena izan dadin, ez baita inola ere izaten ahalko koskarik edo sestra-aldaketa bortitzik ataripearen eta pasabideen ertzetan. Orobat, ahaleginak eginen dira ahalik eta jarraikortasunik handiena izan dadin, egungo eraikineko sotoek okupatzen duten eremuaren eta inguruko eremuen arteko sestran.

38. artikulua. Determinazio orokorrak.

Funtzional hutsak diren kontsiderazioez gain, argiez, altzariez, arbolez, landaketez eta (horrela behar badu) josteta eremuez urbanizazio proiektuak egiten dituen aurreikuspenen xedea izanen da horiek denak multzoaren diseinuan integratzea eta plazaren espazioa indartzea. Tamaina handi nahiz erdiko arbolak landatzea aurreikusiko da.

Trinitarios eremua. U.I.VII/GZA-1. U.I.VII/GZA-2

1. Trinitarios esparrurako determinazioak.

39. artikulua. Esparruaren identifikazioa eta deskripzioa.

Trinitarios eremua ondoren azaltzen diren atxikitako bi sistema orokorrek osatzen dute:

a) GZA-1 (Sistema orokor atxikia).

-Izena: GZA-1.

-Azalera: 21.731 m².

-Eremuaren deskripzioa eta mugaketa: Gipuzkoako etorbidearen trazadura berria Trinitarios eta Cuatrovientoseko meandroan. 22. planoan grafiatu da (Trinitarios).

b) GZA-2 (Sistema orokor atxikia).

-Izena: GZA-2.

-Azalera: 26.023 m².

-Trinitarioseko iparraldeko ertza, Oblatas, Arga ibaia eta Gipuzkoako etorbidearen trazadura berriaren artean.

40. artikulua. Determinazio egituratzaileak.

a) U.I.VII/GZA-1 esparrurako.

-Orotariko xedeak: Gipuzkoako etorbidearen trazadura berria, lotune egokia ekialde-mendebalde ardatzean.

-Erabilerak: bideak. Sistema orokor atxikia.

-Baldintza orokorrak: tratamendu homogeneoa ibai parkearen gainerakoarekin Ibai parkearen oinezkoendako ibilbideen jarraitutasuna bermatu behar da, hauekin sestra desberdinetan gurutzatuta.

b) U.I.VII/G.Z.A.-2 esparrurako.

-Orotariko xedeak: Arga ibai parkearen handitzea.

-Erabilerak: parkea. Sistema orokor atxikia.

-Baldintza orokorrak: tratamendu homogeneoa ibai parkearen gainerakoarekin, gaur egungo Gipuzkoako etorbidea oinezkoendako pasealeku bihurtzea.

41. artikulua. Determinazio xehakatuak.

Udal Planeko aldaketak U.I.VII/GZA-1 eta U.I.VII/GZA-2aren esparruetarako ezarritako determinazio hauek xehakatuak dira:

-Bideen lerrokadurak: Bideak zehaztu dira egoki betearazteko.

-Sestrak: Parke eta bideetarako sestrak zehaztu dira egoki betearazteko.

2. Eremu publikoaren determinazioak.

42. artikulua. Parkearen diseinua.

Parkearen diseinu zehatza urbanizazio proiektuan ezarriko da; planoetan adierazitakoak orientazio balioa du, ondoko kontuetan izan ezik, urbanizazio proiektuari lotuko baitzaizkio.

-Oinezkoendako bide nagusiaren guti goiti-beheitiko kokalekua.

-Gutxienez ere oinezkoendako bigarren mailako bi bideren aurreikuspena, bat ibai ertzetik hurbil, eta beste bat Z-3 esparrutik hurbil (ekipamendurako lurzatia).

-Bideen gutxieneko zabalera. Planoetan adierazten dena.

-Urbanizazioa nagusiki berdea eta arbolak dituena.

Parkean proiektatzen diren bide guztietan posible izan beharko da ibilgailuen trafikorako erabiltzea, mantentze lanetarako eta larrialdietarako.

Z-3 esparruaren aldeko bideetan, urbanizazio proiektuak larrialdietarako sarbideak ezarri ahal izatea jaso beharko du, baita dotazioetarako lurzatiaren ebaluazioa ere. Bideen beren eta lurzatiko mugen arteko eremuaren diseinua ere berariaz eta zehatz-mehatz aurreikusiko da.

Halako ibilbide batzuetan aurreikusia badago oinezkoek eta txirrindulariek erabiltzea, diseinuak bereizketa argia ezarriko du erabilera bakoitzerako eremuen artean.

43. artikulua. Bideak.

Urbanizazio proiektuan aurreikusten diren bideen ariora diseinatuko da argien sarea.

Zizur Txikian, 2007ko azaroan.-Miguel A. Alonso del Val, Rufino J. Hernández Minguillón, Marcos Escartín Miguel eta Mikel Zabalza Zamarbide.

Iruñean, 2008ko apirilaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0805731