56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

54/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, María Luisa Alfonso Doncel andrea Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondasun Higigarrien Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. María Luisa Alfonso Doncel andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondasun Higigarrien Bulegoko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru agindu hau igortzea Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 2an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0805199