56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAZU

Udal Planeko aldaketa

Artazuko Udalak, 2008ko apirilaren 15ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batean onestea aurkeztutako aldaketa, Artazuko 1. poligonoko 70. eta 71. lurzatiei dagokiena, Joaquín Suescun Orrillo jaunak sustaturik. Aldaketak Udal Planeko egiturazko determinazioetan du eragina; beraz, 35/2002 Foru Legearen 71. eta 79.2 artikuluetan adierazitako tramitazioa izanen du.

2.-Sustatzaileari eskatzea EEZBren txosten teknikoko zehaztapenen 2. puntuan adierazitako alderdiak zuzentzeko. Dokumentazioa osatu egin beharko da agiria Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorri aurretik, hark txostena eman dezan Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Artazun, 2008ko apirilaren 15ean.-Alkatea, Eva Bengoetxea Urra.

Iragarkiaren kodea: L0805893