56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTZIBAR

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Artzibarko Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea honako hauek arautzen dituzten udal ordenatzetan: ur horniduraren tasak Espotzen, Gorraitzen, Imizkotzen eta Lusarretan; estolderia eta arazketa zerbitzuen tasak Gorraitzen, Imizkotzen eta Usotzen; zabor bilketaren tasak; eta epaitzak. Horiek 2008ko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren, otsailaren 29an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Artzin, 2008ko apirilaren 15ean.-Alkatea, José Ignacio Videgain Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0805829