56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ondasun enkantearen iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du: premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Juan Manuel Rota Azagra jaunaren aurka (NAN/IFK.: 16009806 N) eta, bertan, 2008ko martxoaren 31n Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahitua. Enkantea 2008ko maiatzaren 30ean eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua, Iruña).

Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2008ko maiatzaren 30ean eginen da, 9:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuaren bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua, Iruña).

2. Enkantera aterako diren ondasunak.

.Lehenengo lotea:

2006ko martxoaren 20ko eginbidea, Tuterako Jabetza Erregistroan 2006ko uztailaren 19an idatzia, "A" letrarekin.

Erregistrokoa: Tuterako 33808. finka, jabetza horizontala, 2959. liburukia, 724. liburua, 165. orria. Deskribapena: Bat.-Lehenengo zenbakiko familia bakarreko etxebizitza, hamaika etxebizitzaren multzokoa, Tuterako Merindades etorbideko berrogeita hamaseigarren zenbakian dagoena, dagokion lurzatiarekin edo hedapen eremuarekin. Berrehun eta hemezortzi metro eta bi dezimetro koadro okupatuko ditu. Horietatik, hirurogeita hemeretzi metro eta laurogeita sei dezimetro koadro eraikita daude, eta gainerakoa, ehun eta hogeita hemezortzi metro eta sei dezimetro koadro, eraiki gabe. Eraiki gabeko eremua hedapen eremua da eta bitan banatzen da: bata aurrean, etxebizitzara sarreratik sartu eta ezkerrera, eta bestea etxebizitzaren hondoan. Eraikitakoa hauxe da: sotoa, garajeak, pasabideak, txokoak eta beheko solairuraino doan eskailerak osatzen dutena. Garajeak hogeita hamahiru metro eta hirurogeita sei dezimetro koadroko azalera eraikia eta hogeita hamasei metro eta berrogeita bat dezimetro koadroko azalera erabilgarria ditu. Guztira, solairuak hirurogeita hamar metro eta zazpi dezimetro koadroko azalera erabilgarria du. Beheko solairua, egunez erabiltzekoa, sarrerako karrerapeak, atariak, sukaldeak, arropak zabaltzekoak, egongela-jantokiak, komunak eta lur gaineko lehenengo solairuraino doan eskailerak osatua. Solairuak hirurogeita hamazazpi metro eta hamaika dezimetro koadroko azalera eraikia du. Beheko solairuko atzeko aldean terraza bat dago. Lur gaineko lehenengo solairua, gauez erabiltzekoa, korridoreak, hiru logelak, bi komunek eta atikoraino doan eskailerak osatua. Solairuak hirurogeita hemeretzi metro eta laurogeita bi dezimetro koadroko azalera eraikia eta hirurogeita zazpi metro eta hirurogeita hamabost dezimetro koadroko azalera erabilgarria ditu. Eta atikoa, ganbara edo trastelekurako erabilia, terraza batekin. Solairuak hirurogeita hamaika metro eta hiru dezimetro koadroko azalera eraikia eta berrogeita hamalau metro eta zortzi dezimetro koadroko azalera erabilgarria ditu. Eraikinak bi isurkiko estalkia du, teilape trenkaden gainean, edo ibiltzeko estalki laua, terraza gisa erabilia. Berrehun eta hirurogeita zazpi metro eta hirurogei dezimetro koadroko azalera eraikia (garajea kenduta) eta berrehun eta hogeita zazpi metro eta berrogeita hiru dezimetro koadroko azalera erabilgarria ditu. Mugak: aurrean, bidea; sartu eta eskuinera, bigarren zenbakiko familia bakarreko etxebizitza; ezkerrean eta hondoan, sotora sartzeko arrapala eta oinezkoentzako eremu publikoa. Partaidetza kuota: ehuneko bederatzi koma berrogeita zazpi. 4. poligonoko 411. lurzatia da.

Katastrokoa.-Tuterako Merindades etorbideko 56. zenbakiko familia bakarreko etxebizitza, 218 metro koadroko azalera eraikia, 48, 40 eta 40 metro koadroko 3 biltegi, hurrenez hurren, eta 94 metro koadroko lorategia dituena. 4. poligonoa, 411. lurzatia, 2. azpieremua, 1., 2., 3., 4. eta 5. hiri unitateak.

Titulartasuna.-Juan Manuel Rota Azagraren (ezkondua, ondasun banaketako erregimenean) izenean dago, modu pribatiboan, 2003ko uztailaren 2ko eskrituraren arabera.

Tasazioaren balioa: 354.729,60 euro.

Dirauten zamak: Caja de Ahorros de Galicia aurrezki kutxaren aldeko hipoteka. Finantza entitatearen ziurtagiriaren arabera, 2008ko urtarrilaren 11n, ordaintzeko zegoen saldoa 220.149,01 eurokoa zen.

.Bigarren lotea:

2006ko martxoaren 20ko eginbidea, Tuterako Jabetza Erregistroan 2006ko uztailaren 19an idatzia, "C" letrarekin.

Erregistrokoa: Tuterako 30410/106 finka, 2797. liburukia, 644. liburua, 148. orria. Deskribapena: Bat lokaleko ehuneko bat koma bosteko partaidetza banaezina Tuterako eraikinaren sotoan, lehenengo eta bigarren solairuetan. Eraikina bi multzok osatzen dute: 1. zenbakia, sarbidea Zaragoza etorbidetik duena, berrogeita zortzigarren zenbakian, eta, II. zenbakia, Fuente Canónigos kalea ere hartzen duena. Bat lokala honela dago inskribatuta: Tuterako 30.410. finka, 2.676. liburukia, 582. liburua, 205. orria. Partaidetza I. multzoko 1. sotoko hamabigarren aparkalekuaren erabilera esklusiboaren bidez gauzatzen da.

Katastrokoa.-Garaje plaza Tuterako Zaragoza etorbideko 50. zenbakian. 2. poligonoa, 1528. lurzatia, 2. azpieremua, 50. hiri unitatea.

Titulartasuna.-Juan Manuel Rota Azagraren (ezkongabea) izenean dago, 1994ko apirilaren 22ko eskrituraren arabera.

Tasazioaren balioa: 15.934,80 euro.

Dirauten zamak: ez dira ageri.

.Hirugarren lotea:

2006ko martxoaren 20ko eginbidea, Tuterako Jabetza Erregistroan 2006ko uztailaren 19an idatzia, "C" letrarekin.

Erregistrokoa: Tuterako 26649. finka, 2385. liburukia, 495. liburua, 5. orria. Deskribapena: Bat 79.-145. zenbakiko trastelekua, Tuterako Iruña pasealekuko hamalaugarren zenbakiko bigarren sotoan dagoena. Hamabi metro koadroko azalera du. Mugak: aurrean, 201. aparkalekua; sartu eta eskuinera, arrapala; ezkerrean, 146. trastelekua; hondoan, 147. trastelekua. Partaidetza kuota: ehuneko hirurogeita zazpi milaren.

Katastrokoa.-Tuterako Iruña pasealekuko hamalaugarren zenbakiko trastelekua. 2. poligonoa, 185. lurzatia, 1. azpieremua, 377. hiri unitatea.

Titulartasuna.-Juan Manuel Rota Azagraren (ezkongabea) izenean dago, 1989ko apirilaren 5eko eskrituraren arabera.

Tasazioaren balioa: 8.100,00 euro.

Dirauten zamak: ez dira ageri.

.Laugarren lotea:

2006ko martxoaren 20ko eginbidea, Tuterako Jabetza Erregistroan 2006ko uztailaren 19an idatzia, "C" letrarekin.

Erregistrokoa: Tuterako 26601. finka, 2384. liburukia, 494. liburua, 35. orria. Deskribapena: Bat -31.-201. aparkalekua, Tuterako Iruña pasealekuko hamalaugarren zenbakiko bigarren sotoan dagoena. Hamasei metro koadroko azalera du. Mugak: aurrean, maniobrarako tokia; sartu eta eskuinera, arrapala; ezkerrean, 202. aparkalekua; hondoan, 145. eta 146. trastelekuak. Partaidetza kuota: ehuneko laurogeita hamar milaren.

Katastrokoa.-Tuterako Iruña pasealekuko hamalaugarren zenbakiko garaje plaza. 2. poligonoa, 185. lurzatia, 1. azpieremua, 201. hiri unitatea.

Titulartasuna.-Juan Manuel Rota Azagraren (ezkongabea) izenean dago, 1989ko apirilaren 5eko eskrituraren arabera.

Tasazioaren balioa: 18.000,00 euro.

Dirauten zamak: ez dira ageri.

3. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinak zorduna ez beste inork okupatzen dituenik.

4. Lehenengo lizitaziorako hasierako prezioa:

-Lehenbiziko lotea: 134.580,59 euro.

-Bigarren lotea: 15.934,80 euro.

-Hirugarren lotea: 8.100,00 euro.

-Laugarren lotea: 18.000,00 euro.

5. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen 2. atalean ageri diren karga eta zamak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.

6. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.

7. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, eskudirutan edo Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots:

-Lehenbiziko lotea: 26.916,12 euro.

-Bigarren lotea: 3.186,96 euro.

-Hirugarren lotea: 1.620,00 euro.

-Laugarren lotea: 3.600,00 euro.

Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Berme horiek Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko dira esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

Lizitatzaileei jakinarazten zaie edozein lotetarako gordailuak eratzeak lizitazio bakoitzerako hasierako prezioari eskaintza aurkeztea dakarrela.

8. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik maiatzaren 29ko arratsaldeko ordu biak eta erdi arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean erregistratuko dira (Karlos III.a etorbidea, 4, 1. solairua), eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei kartazalekoa baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da:

-Lehenbiziko lotea: 1.345,81 euro.

-Bigarren lotea: 159,35 euro.

-Hirugarren lotea: 81,00 euro.

-Laugarren lotea: 180,00 euro.

9. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

10. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

11. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

12. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada, enkante mahaiak, egoki baderitzo, bigarren bat egiten ahal du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da:

-Lehenbiziko lotea: 100.935,44 euro.

-Bigarren lotea: 11.951,10 euro.

-Hirugarren lotea: 6.075,00 euro.

-Laugarren lotea: 13.500,00 euro.

Bigarren lizitazioa egitea erabakiz gero, ordu erdiko epea irekiko da parte hartu nahi dutenek gordailuak utz ditzaten, hasierako prezio berriaren %20a gutxienez, hau da:

-Lehenbiziko lotea: 20.187,09 euro.

-Bigarren lotea: 2.390,22 euro.

-Hirugarren lotea: 1.215,00 euro.

-Laugarren lotea: 2.700,00 euro.

Horretarako, lehengo gordailuek balioko dute. Lizitatzaileei jakinarazten zaie edozein lotetarako gordailua eratzeak lizitazio bakoitzerako hasierako prezioari eskaintza aurkeztea dakarrela. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitazioko hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira lote bakoitzean, hau da:

-Lehenbiziko lotea: 1.009,35 euro.

-Bigarren lotea: 119,51 euro.

-Hirugarren lotea: 60,75 euro.

-Laugarren lotea: 135,00 euro.

Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, enkante mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Enkante mahaiak aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu eta, haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, enkante mahaiak ezartzen duen baldintzetan, eta hala, behin eta berriro, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Dirubilketa Zerbitzuan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua, Iruña).

Eskaintzak aurkezteko, aurrerakin edo berme gordailu bat eskatzen ahalko da. Gordailu hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik gordailuaren zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.

Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

13. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

14. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira.

15. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea ondorio guztietarako aski dela enkantea jakinarazteko.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2008ko apirilaren 22an.-Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0806398