56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2008ko apirilaren 2an egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Iraizozko (Ultzama) S-1 sektoreko xehetasun azterlana, haren ezaugarrietako batzuk (tipologia, lurzatiak, lerrokadurak eta bolumenak, estalkiaren eta fatxaden forma eta materialak) aldatzeari buruzkoa; hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 62, 76, 74 eta 81.1 artikuluetan zehaztutako ondorioetarako, argitara ematen da iragarki hau.

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0805992