56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzen deialdia. 2007/2008 ikasturtea

Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolan 2007/2008 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzen deialdia dela eta, ondotik aipatzen dira hura arautuko duten oinarriak, Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak 2008ko martxoaren 11n onetsi dituenak. Nahitaez bete beharko dira, laguntzak jasotzeko.

I.-Deialdian sartutako ikasketak.

1. oinarria.-Tuterako ikasleek laguntza hauek hartzen ahalko dituzte, baldin eta Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolan ibili badira 2007/2008 ikasturtean ondotik aipatzen diren musika ikasketak egiten:

.LOGSEko 39.5 artikuluan ezarritako musika ikasketa arautu gabeak.

.Erdi Mailan sartzeko musika ikasketak, Tuterako Udalaren eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren arteko hitzarmenaren arabera.

II.-Ematen diren dirulaguntzak

2. oinarria.-Laguntzek familiei neurri batean sostengua ematea dute xede, gisa honetako ikasketen gastuak finantzatu ditzaten.

Laguntza hau irakaskuntzarako propio eskatzen da.

III.-Eskatzaileak bete beharreko baldintza orokorrak.

3.1 oinarria. Hona hemen laguntzen eskatzaile eta onuradun izan daitezkeenak:

-Aita, ama edo legezko tutorea, beraiek egin dituzten ikasketengatik, edo haiekin eta haien kargu bizi diren 30 urte baino gutxiagoko seme-alabek edo pertsonek egindakoengatik, horiek beste familia unitaterik osatu ez badute.

-Beren izenean, aurreko lerroaldean sartzen ez direnak.

3.2. oinarria. Laguntza honetarako, familia unitatean sartzen dira laguntza eskatzen duen ikaslearekin bizi diren aita eta/edo ama; bestela, ikasle adingabearen zaintza eta babesaz arduratzen den tutorea edo pertsona, eta 2006ko errenta aitorpenean familiaren gutxienekoagatik murrizketa duten pertsona guztiak (aurreko eta ondorengo ahaideak ...).

Ikaslea ezkondua bada edo, antzeko harremana dela medio, bikotekidearekin bizi bada, bikoteak osatuko du familia unitatea, baita aurreko lerroaldean aipatu diren adin eta bizikidetasun baldintza berberak betetzen dituzten pertsonek ere.

3.3. oinarria. Laguntza jasoko duen ikaslearen aita edo ama dira eskatzaileak; bestela, ikasle adingabearen zaintza eta babesaz arduratzen den tutorea edo pertsona, eta baldintza hauek bete beharko ditu:

-Tuteran erroldatua izatea eta bertan bizitzea, 2007ko urriaren 1etik 2008ko maiatzaren 31 arte.

-Ikaslea deialdi honetako 1. oinarrian zehazten diren ikasketak egiten aritzea.

IV.-Ikasketetako betebeharrak.

4. oinarria.-Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolako zuzendariaren onespen txostena, ikasleak 2007/2008 ikasturtean izandako aprobetxamenduari buruzkoa.

V.-Betebehar ekonomikoak.

5. oinarria.-Familiaren 2006. urteko per capita errenta 9.300 eurotik gorakoa ez izatea.

Familiaren per capita errenta kalkulatzeko, zatiketa eginen da 2006ko PFEZren aitorpeneko zerga-oinarriaren eta familia unitateko kide kopuruaren artean (deialdi honetako 3. oinarriko 2. puntuan zehaztua).

PFEZ aitortu beharra, oinarri likidagarriak, zerga-oinarria, salbuetsitako errentak... direla eta, legerian xedatutakoari jarraituko zaio.

Errenta iturriren bat ezkutatzen bada, eskatutako laguntza ukatuko da edo, emana baldin badago, deuseztatuko.

Laguntza lortzeko aitorpenetan iruzurra saihestuko duen kontrola areagotzearren, Castel Ruiz Kultur Etxeak edozein frogabidez erabakitzen ahal du aurreko atalean aipatzen den iturri ezkutaketa badagoela.

VI.-Beka eta laguntzen zenbatekoa eta haiek jasotzea.

6. oinarria.-Hauek dira laguntza emateko aplikatuko diren errenta tarteak familiaren dirusarreretan, kide bakoitzeko:

> 3.300 euro; gehieneko laguntza: %75.

3.300 - 5.300; gehieneko laguntza: %65.

5.300 - 6.600; gehieneko laguntza: %40.

6.600 - 7.900; gehieneko laguntza: %30.

7.900 - 9.300; gehieneko laguntza: %20.

7.900dik gora; gehieneko laguntza: %0.

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren portzentajea da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko dira kontuan.

Eskatzaileak dira laguntzak hartuko dituztenak.

VII.-Eskabideen aurkezpena

7. oinarria.-Interesdunek beren eskabidea eta aipatzen diren gainerako agiriak Castel Ruiz Kultur Etxearen bulegoetan aurkeztuko dituzte 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza jasotzeko:

-Castel Ruiz Kultur Etxean eskuratuko den eredu ofizialaren araberako eskabidea, makinaz nahiz moldiztegiko letraz idatzia.

-2006. urteko PFEZren baterako aitorpenaren fotokopia osoa, edo bi ezkontideena, nahiz dagokion administrazioaren ziurtagiria, PFEZren aitorpena egitera beharturik ez daudenen kasuan.

-Familia unitateak, beharturik ez dagoelako, PFEZren aitorpena egin ez badu, eskabideari ondoko hau erantsiko zaio:

-Ogasunaren ziurtagiria edo dokumentua, familia unitatea

osatzen duten pertsona guztien 2006ko datu fiskalei dagokiena, edo PFEZren aitorpenaren zirriborroa.

-Familia unitateko kideak zehazteko behar diren agiri

guztiak.

-Eskatzailearen izenean dagoen banku edo aurrezki kutxako libretaren lehenbiziko orrialdearen fotokopia.

VIII.-Laguntzak eman eta ukatzea

8.1 oinarria. Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak emanen du deialdiari buruzko ebazpena.

8.2 oinarria. Legezko ondorio guztietarako, laguntza eskatzailearentzat izanen da.

8.3 oinarria. Castel Ruiz Kultur Etxeak noiznahi ikuskatzen ahal ditu eskaerako espedienteak, haietan ezarritako datuak, laguntza emateko oinarritzat hartzen baitira, benetakoak diren ala ez egiaztatzeko.

8.4 oinarria. Ikuskapen prozesuan laguntzeari uko egin edo eskatutako informazioa eta dokumentazioa aurkezten ez duten onuradun edo eskatzaileek, besterik gabe, onuradun edo eskatzaile izateari utziko diote, eta jasotako laguntza itzuli egin beharko dute.

8.5 oinarria. Datu ekonomikoak eta/edo inguruabarrak ezkutatu edo faltsutzearen ondorioz, laguntza bertan behera geldituko da eta jasotakoa itzuli egin beharko da.

8.6 oinarria. Deialdi hau aplikatuta ematen diren laguntzak ordaintzeko, 48003.4230 kontu-saila erabiliko da (Musika Eskolako Bekak), Castel Ruiz Kultur Etxeak indarrean duen gastuen aurrekontutik. Gehienez ere, 10.000 euro dira.

IX.-Interpretazioa.

9. oinarria.-Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeari dagokio oinarri hauen interpretazioa.

Tuteran, 2008ko apirilaren 16an.-Castel Ruiz Kultur Etxeko burua, Mercedes San Pedro López.

Iragarkiaren kodea: L0805884