56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Arturo Monzon karrikako 9ko jabeek paratutako berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko martxoaren 4an egin bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

HAPOko E-1 sektoreko 131. etxe saileko UA-1 unitatea birzatitzeko proiektuaren testu bategina behin betikoz onetsi zen, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko irailaren 25ean hartutako erabakiaren bidez.

2007ko azaroaren 19an, Carmelo Ecay Morenok berraztertzeko errekurtsoa paratu zuen erabaki horren kontra, Arturo Monzón karrikako 9ko jabeen elkartearen izenean eta hura ordezkatuz. Hartan, bere alde bidezko iruditu zitzaiona alegatu ondoan, bere nahikundeen aldeko epaia eskatu zuen hondarrean.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2007ko abenduaren 18ko erabakiaren bidez, entzutea eman zitzaien aurkeztu den errekurtsoa dela-eta espedientean interesa duten gainerakoei, bidezko iruditzen zitzaiena alega zezaten. María Eugenia Torrecilla Arreguik, unitatearen konpentsazio batzordeko burua den aldetik, Juan Zaratiegui Encajek eta Honorio Zaratiegui Encajek aurkeztu dituzte alegazioak.

Ikusirik Tafallako Udaleko legelariak 2008ko otsailaren 25ean luzatu eta luzatu duen txostena.

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Onartzea Carmelo Ecay Navarrok Arturo Monzón karrikako 9ko jabeen elkartearen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarrak HAPOko E-1 sektoreko 131. etxe saileko UA-1 unitatea birzatitzeko proiektuaren testu bategina behin betikoz onesteko 2007ko irailaren 25ean hartutako erabakiaren kontra, zeren eta betebeharrak betetzen baitira moduari, epeari eta zilegitasunari dagokionez.

Bigarrena.-Partez baiestea aipatu errekurtsoan agertutako nahikundeak eta, hortaz, baliorik gabe uztea eta UA-1 unitatea birzatitzeko proiektuaren behin betiko onespena atzeratzea, unitateko konpentsazio batzordeari errekerimendu egitea testu bategin bat aurkezteko, ebatz dezan Arturo Monzón karrikako 9ko jabeen elkarteak duen karga, %0,80koa, bateraezina baita antolamenduarekin. Hirigintzako egintzak Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruzko Hipoteka Legea betearazteko Erregelamenduaren arau osagarriak onesten dituen uztailaren 4ko 1093/1997 Errege Dekretuaren 11. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, kendu egin da eta aitortu behar den kalte ordaina.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta, gutienez ere, Nafarroan argitaratzen diren bi egunkaritan.

Laugarrena.-Errekurtso honen ebazpena jakinaraztea HAPOko E-1 sektoreko 131. etxe saileko UA-1 unitatea birzatitzeko proiektuak ukitutako jabe bakoitzari, baita hipoteka eskubideen, bahituren edo erregistroko egoeren titularrei, errentariei eta prekaristei ere.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu ondotik, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Tafallan, 2008ko martxoaren 25ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0805624